Urtarrilaren 5era arte, baserritar jantziak
Ohikoa izaten da soinean baserritarra eramatea Gabonetan, baina norberak bere baserritarraz gain, besteenak ere ikusi nahi baditu, aukera izango du Euskal Herriko jantzi tradizional horren erakusketan, Iraultza Dantza Taldearen lanari esker. Xenpelar E...
Ohikoa izaten da soinean baserritarra eramatea Gabonetan, baina norberak bere baserritarraz gain, besteenak ere ikusi nahi baditu, aukera izango du Euskal Herriko jantzi tradizional horren erakusketan, Iraultza Dantza Taldearen lanari esker. Xenpelar Etxean dago martxan baserritarren erakusketa hori, eta Errege Egunaren bezpera arte (urtarrilaren 5a) izango da bisitatzeko aukera. Xenpelar Etxea arratsaldez baino ez dago zabalik honako ordutegian: 17:30etik 20:30era. Antolatzaileek joateko gonbita luzatu diete herritarrei.