Ordutegi luzearekin jarraituko dute herriko autobusek
Herriko autobus zerbitzuak azken hilabetetan martxan izan duen ordutegia mantentzeko erabakia hartu du Errenteriako Udalak. Horrek autobusek irailera arte zutena baino ordutegi luzeagoa edukitzea suposatzen du. Alegia, azken hilabetetan goizeko lehenen...
Herriko autobus zerbitzuak azken hilabetetan martxan izan duen ordutegia mantentzeko erabakia hartu du Errenteriako Udalak. Horrek autobusek irailera arte zutena baino ordutegi luzeagoa edukitzea suposatzen du. Alegia, azken hilabetetan goizeko lehenengo autobusa lehenago ateratzen da Xenpelar kaleko geltokitik: 07:50ean.
Errenteriako Udalak probak egin ditu irailetik abendura bitartean U7 autobus zerbitzuaren ordutegia zertxobait luzatuz. Modu horretara, Udalaren asmoa izan da herritarrek ordutegia zabaltzeko erabakiari nolako harrera egiten zioten neurtzea.
Lau hilabete horietan lortutako emaitzak ikusita, “erabateko arrakasta” izan dela ondorioztatu dute Udaletik, eta horrenbestez, zerbitzu horrekin jarraitzea erabaki dute, gutxienez, ekainaren 30era arte.
Data horren alde egin dute eskola egutegiarekin bat egiten duelako. Izan ere, Udalaren esanetan, eskolara joaten diren ikasleak dira zerbitzu hori gehien erabiltzen dutenak. Horrenbestez, astelehenetik ostiralera egongo da martxan autobus zerbitzu hori, beti ere lanegunetan.
Modu horretara, garraio publikoa sustatu nahi dutela jakinarazi dute Udaletik.