Olio edukiontziak, Altzibarren, Arraguan eta Elizalden
Arraguan, Altzibarren eta Elizalden sukaldeko olioarentzako edukiontziak jarri ditu San Markoseko Mankomunitateak, Udalak eskatuta. Sukaldeko olioa plastikozko ontzietan utzi behar da edukiontzietan, ongi itxita (beirazko potoetan ez uztea aholkatu dute). «Olioa ere bereizita jasotzeko edukiontziak oiartzuarrok gure hondakinak ahalik eta hoberen bereizteko aukera izaten jarrai dezagun jarri ditugu», nabarmendu du Udalak. Altzibarren Kale Berrian dago olioarentzako edukiontzia, oihalak biltzeko edukiontziaren bazterrean. Arraguan, pilotalekuaren aurrean eta Elizalden, aportazio gunearen kanpoaldean. Udaletik gogorarazi dute, bestalde, Talaiako garbigunean ere badagoela olioarentzako edukiontzia. Garbiguneko astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara. Astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan arratsaldez ere irekita dago 17:00etatik 20:00etara. Era berean, auzoz auzo ibiltzen den San Markoseko kamioian ere olioa biltzen jarraituko dute.
Arraguan, Altzibarren eta Elizalden sukaldeko olioarentzako edukiontziak jarri ditu San Markoseko Mankomunitateak, Udalak eskatuta. Sukaldeko olioa plastikozko ontzietan utzi behar da edukiontzietan, ongi itxita (beirazko potoetan ez uztea aholkatu dute). «Olioa ere bereizita jasotzeko edukiontziak oiartzuarrok gure hondakinak ahalik eta hoberen bereizteko aukera izaten jarrai dezagun jarri ditugu», nabarmendu du Udalak.
Altzibarren Kale Berrian dago olioarentzako edukiontzia, oihalak biltzeko edukiontziaren bazterrean. Arraguan, pilotalekuaren aurrean eta Elizalden, aportazio gunearen kanpoaldean.
Udaletik gogorarazi dute, bestalde, Talaiako garbigunean ere badagoela olioarentzako edukiontzia. Garbiguneko astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 13:00etara. Astearteetan, asteazkenetan eta ostiraletan arratsaldez ere irekita dago 17:00etatik 20:00etara. Era berean, auzoz auzo ibiltzen den San Markoseko kamioian ere olioa biltzen jarraituko dute.