OiartzunBai: «Hasi dira arauak geldiarazteagatik bidesariak iristen»
OiartzunBai (OB) oposizioko taldeak salatu duenez, Udalari hasi zaizkio iristen Arau Ordezkatzaileak geldiarazi izanagatik ordaindu beharreko bidesariak. OBk gogorarazi duenez, Udal Gobernu Taldeak Ugaldetxoko plan bereziari eta Atamitx inguruko eremuko arauen aldaketari hasierako onarpena eman die. Horiekin, auzoa itota geldituko da OBren iritziz: «Betiko Ugaldetxoren hipoteka izango denari argi berdea eman dio Gobernuak». Bestalde, Gobernu Taldea azkarregi ari dela uste du: «Arau Ordezkatzaileen etorkizuna oraindik epaitegietan dagoenean, Gobernua korrika eta presaka dabil, promotoreekin dauzkan zorrak kitatzeko mesedeak egiten». Plan berezia Batetik, Udal Gobernu Taldeak Ugaldetxoko plan bereziari hasierako onarpena eman diola eta, auzoa irtenbiderik gabe utziko duela nabarmendu du OiartzunBaik. «Karrikako, Altzibarko, Iturriotzeko eta Ugaldetxoko trafiko gehienak jasoko dituen errepidea auzoan mantenduko dute, sarrera irteerei irtenbiderik eman gabe», esan dute. Futbol zelaiek ere bertan jarraituko dutela salatu dute OBko kideek eta plan bereziak ekar dezakeen garapena izugarria dela: «Etorkizunean izugarrizko garapena ekar dezake eremu horretan plan berezi honek eta dena egoskorkeria politikoagatik eta alderdikeriagatik». Hala, OBtik gogorarazi dute, herritarrek badutela aukera plan bereziari alegazioak aurkezteko. Etzi da horretarako azkeneko eguna. Arau Ordezkatzaileak Bestetik, Arau Ordezkatzaileak bertan behera uztearen ondorioak hasi dira iristen, OBk kritikatu duenez: «Arraguan bezala, Ugaldetxon ere promotoreei bidesaria ordaintzen hasi da Udal Gobernu Taldea; ulertezina den eraikin [...]
OiartzunBai (OB) oposizioko taldeak salatu duenez, Udalari hasi zaizkio iristen Arau Ordezkatzaileak geldiarazi izanagatik ordaindu beharreko bidesariak.
OBk gogorarazi duenez, Udal Gobernu Taldeak Ugaldetxoko plan bereziari eta Atamitx inguruko eremuko arauen aldaketari hasierako onarpena eman die. Horiekin, auzoa itota geldituko da OBren iritziz: «Betiko Ugaldetxoren hipoteka izango denari argi berdea eman dio Gobernuak».
Bestalde, Gobernu Taldea azkarregi ari dela uste du: «Arau Ordezkatzaileen etorkizuna oraindik epaitegietan dagoenean, Gobernua korrika eta presaka dabil, promotoreekin dauzkan zorrak kitatzeko mesedeak egiten».
Plan berezia
Batetik, Udal Gobernu Taldeak Ugaldetxoko plan bereziari hasierako onarpena eman diola eta, auzoa irtenbiderik gabe utziko duela nabarmendu du OiartzunBaik. «Karrikako, Altzibarko, Iturriotzeko eta Ugaldetxoko trafiko gehienak jasoko dituen errepidea auzoan mantenduko dute, sarrera irteerei irtenbiderik eman gabe», esan dute.
Futbol zelaiek ere bertan jarraituko dutela salatu dute OBko kideek eta plan bereziak ekar dezakeen garapena izugarria dela: «Etorkizunean izugarrizko garapena ekar dezake eremu horretan plan berezi honek eta dena egoskorkeria politikoagatik eta alderdikeriagatik».
Hala, OBtik gogorarazi dute, herritarrek badutela aukera plan bereziari alegazioak aurkezteko. Etzi da horretarako azkeneko eguna.
Arau Ordezkatzaileak
Bestetik, Arau Ordezkatzaileak bertan behera uztearen ondorioak hasi dira iristen, OBk kritikatu duenez: «Arraguan bezala, Ugaldetxon ere promotoreei bidesaria ordaintzen hasi da Udal Gobernu Taldea; ulertezina den eraikin bat egiteko aukera emango diote Atamitxeko lurjabeari, 35 etxebizitza egiteko baimena, alegia».
OBren arabera, arauetan jasotako irizpideen kontra dagoen eraikina da. Udal teknikariaren informeari muzin eginez onartutako proiektua ere badela dio OBk: «Hau al da oiartzuarrok merezi dugun gobernua? Herria bere intereserako erabiltzen duena?»
Gogorarazi dutenez, urtarrilaren bukaera arte dago proposamen horri alegazioak aurkezteko aukera.