Landarbasoren eta Andra Mariren gabonetako kontzertuak
Landarbaso eta Andra Mari abesbatzek Gabonetako kontzertua eskainiko dute etzi, hilaren 30ean. Landarbasok bere Eguberriko ezohiko kontzertua eskainiko du herriko Fatimako Parrokian. Kontzertua 20:00etatik aurrera izango da eta urte honetan Oiartzung...
Landarbaso eta Andra Mari abesbatzek Gabonetako kontzertua eskainiko dute etzi, hilaren 30ean.
Landarbasok bere Eguberriko ezohiko kontzertua eskainiko du herriko Fatimako Parrokian. Kontzertua 20:00etatik aurrera izango da eta urte honetan Oiartzungo Lartaun eta Lezoko Sutargi Abesbatzak izango ditu lagun.
Sarrera doakoa izango da, baina laguntza bat eskatuko dute antolatzaileek. Laguntza hori beharrean daudenen alde erabiliko da.
Andra Mari, Iruñean
Herriko Andra Mari abesbatzak, bestalde, Iruñako Baluarten emango du Gabonetako kontzertua. Urte Zahar bezperan, Nafarroan egiten den lehen Mesias parte hartzailea hartuko du bere baitan Iruñeko Baluarte Jauregiak. Errenteria-Oreretako Andra Mari abesbatzaz gain, Nafarroako zortzi abesbatzak abestuko dute kontzertuan.
Andra Marik agertokiko koro nagusi gisa abestuko du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Claire Debono, Hilary Summes, Joshua Ellicot eta David Wilson-Johnson bakarlariekin batera. Musika barrokoan aditua den Robert King zuzendariaren agindupean ariko da abesten Andra Mari.
Eskarmentuko orkestra, agertokiko abesbatza, bakarlari eta zuzendari ezagunez lagunduta ariko da, beraz, Andra Mari.