Gozoak, Oiartzundik Donostiara
Askotan galdetuko zion batek baino gehiagok bere buruari zergatik izena duen Donostiako Bulebarreko gozotegi batek Oyarzun (edo Oiartzun, bi izenak baititu). Igentea kaleko bigarren zenbakian dago, Kale Nagusiko izkinean. Eta bai, Oiartzunekin harremana duelako du halako izena. 1972. urtean sortu zuen Manuel Martinek (Manolo edo Martin bezala ere ezaguna zen) lehenengo gozotegia Oiartzunen. Orduko hartan, besteentzako lana egiteari utzi, eta bere negozioa irekitzea erabaki zuen. Oiartzundik Donostiara Urte asko zeramatzan Martinek gozogintzan lanean, maila baxuenetik hasi eta gozogile postu guztiak igaro zituen. Garai bateko Oiartzungo Dover gozotegian, esaterako, arduraduna izan zen. Egun desagertuta dago Dover gozotegia, baina Odriozola sendiarekin du zerikusia. Egungo Odriozola gozotegia sortu zuenarekin. Hala, horiekin lana egiteari utzi eta bere negozioari ekin zion. Urte batzuk Oiartzunen eman ondoren, herria asko maite zuen arren, Donostiara lekualdatu zuen negozioa. Pasteleria Oyarzun izena jarri zion. Artisau izozkiak Gozotegia oso ezaguna da Donostian eta hari esker, baita herriaren izena ere. Lehen izena gaztelaniaz bakarrik zuen. Urte batzuk beranduago, estalkia jarri zioten (terraza ere badauka-eta) eta estalkian Oiartzun euskaraz ere agertzen da. Batera edo bestea, Martin familiak herriarekiko duen harremana eta maitasuna agerian utzi izan nahi dute. Duela urte batzuk, bestalde, negozioa Manuel Martinen seme-alabek hartu zuten, Montserratek eta Davidek (beti ere [...]
Askotan galdetuko zion batek baino gehiagok bere buruari zergatik izena duen Donostiako Bulebarreko gozotegi batek Oyarzun (edo Oiartzun, bi izenak baititu). Igentea kaleko bigarren zenbakian dago, Kale Nagusiko izkinean. Eta bai, Oiartzunekin harremana duelako du halako izena.
1972. urtean sortu zuen Manuel Martinek (Manolo edo Martin bezala ere ezaguna zen) lehenengo gozotegia Oiartzunen. Orduko hartan, besteentzako lana egiteari utzi, eta bere negozioa irekitzea erabaki zuen.
Oiartzundik Donostiara
Urte asko zeramatzan Martinek gozogintzan lanean, maila baxuenetik hasi eta gozogile postu guztiak igaro zituen. Garai bateko Oiartzungo Dover gozotegian, esaterako, arduraduna izan zen. Egun desagertuta dago Dover gozotegia, baina Odriozola sendiarekin du zerikusia. Egungo Odriozola gozotegia sortu zuenarekin.
Hala, horiekin lana egiteari utzi eta bere negozioari ekin zion. Urte batzuk Oiartzunen eman ondoren, herria asko maite zuen arren, Donostiara lekualdatu zuen negozioa. Pasteleria Oyarzun izena jarri zion.
Artisau izozkiak
Gozotegia oso ezaguna da Donostian eta hari esker, baita herriaren izena ere. Lehen izena gaztelaniaz bakarrik zuen. Urte batzuk beranduago, estalkia jarri zioten (terraza ere badauka-eta) eta estalkian Oiartzun euskaraz ere agertzen da. Batera edo bestea, Martin familiak herriarekiko duen harremana eta maitasuna agerian utzi izan nahi dute.
Duela urte batzuk, bestalde, negozioa Manuel Martinen seme-alabek hartu zuten, Montserratek eta Davidek (beti ere amaren laguntzarekin). Eta aurtengo udaberrian artisau izozkien denda ireki dute, gozotegiaren ondoan: Oiartzun Artisau Izozkiak.
Helburua aitak zuen berdina dute: «Lan ona egiten jarraitu gozoak eta izozkiak egiteari dagokionez, baita bezeroen arretari dagokionez ere». Harrera ona izan du izozki dendak eta gozotegiak bezero fidelekin jarraitzen du. Hala jarraitzea espero dute.
Oiartzunekin duten harremana ere, Donostian izan arren, izena mantenduta ez dute etengo.