“Gogo falta” egotzi die gainontzeko alderdiei EBk
Xabier Pombo Pasaiako Udaleko Ezker Batuko zinegotziak PSE-EEren, EAJren, H1en eta PPren “gogo falta” kritikatu du. Pomboren ustez, alderdi horiek ez dute Pasaia biziberritzeko gogorik eta horren adibide aurrekontuak jarri ditu: “Alde...
Xabier Pombo Pasaiako Udaleko Ezker Batuko zinegotziak PSE-EEren, EAJren, H1en eta PPren “gogo falta” kritikatu du. Pomboren ustez, alderdi horiek ez dute Pasaia biziberritzeko gogorik eta horren adibide aurrekontuak jarri ditu: “Alderdi horiek biziberritzearen helburuari milioi bat euro kendu dizkiote aurrekontuetan”. PSE-EEren “fede txarra” salatu du bereziki: “Milioi bat euro kentzearen kontua sozialistek aurkeztutako zuzenketari erantzuten dio, eta horrek argi uzten du Pasaiako herritarrak ez direla euren lehentasunen barruan sartzen”.
Ezker Batuko zinegotziaren hitzetan, “lotsagarria da PSE-EEk, EAJk, H1ek eta PPk osatzen duten bloke neoliberala horrelako adostasunera iristea”. Izan ere, Pomboren ustez, Pasaiaren biziberritzea “oso beharrezkoa” da.
Bestalde, Pasaiako arraunaren teknifikazio zentroak 100.000 euro ez dituela jasoko adierazi du, “hori ere alderdi horien aurrekontu negoziazioei esker. Eta hau ere sozialisten ekimenaren ondorioz izan da”.