Bihar, abenduko ohiko udalbatzarra
Bihar arratsaldean, abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute Oiartzungo Udaleko zinegotziek. 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian eta honako gaiak jorratuko dituzte: Donostialdea-Bidasoako Area Funtzionaleko Lurralde Zatikako Planaren hasierak...
Bihar arratsaldean, abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute Oiartzungo Udaleko zinegotziek. 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian eta honako gaiak jorratuko dituzte:
- Donostialdea-Bidasoako Area Funtzionaleko Lurralde Zatikako Planaren hasierako onarpenari alegazioak.
- Gurutzeko GUR-1-C eremuko jabeekin egindako hitzarmenean adierazitako zesioak gauzatzeko proposamena, akats zuzenketa.
- 2011. urterako aurrekontuaren aurkezpena.
- 10. Kreditu aldaketaren onarpena.
- Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2011rako tarifak onartzeko proposamena.
- Diruzaintzako operazioaren azterketa
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.