«Presoen egoerari ere kolorea eman nahi izan genion eta lortu genuen»
Itziar Iñarra (Oiartzun, 1959) Girizia Mendi Taldeko kidea da. Mendi Taldea lehenengoa izan zen OAAMren ekimenean parte hartzen, otsailean deitu baitzuten kartelada euren izenean. Koloretsua eta jendetsua izan zela nabarmendu du. Hasieran, zer iruditu zitzaizuen OAAMren proposamena? Oso ideia ona iruditu zitzaigun hasieratik. Egia esan, ez zitzaigun ideia arrotza egin. Izan ere, guk lehendik ere badugu OAAMrekin harremana, baita presoekin ere. Hala, prest agertu ginen. Mendi Taldeko kide guztiek ondo hartu zuten ideia? Bai, oso ondo, hasieratik. Adostasuna agertu zuten eta guk antolatu eta mugitu beharreko kartelada hura beste modu batekoa nola izan pentsatzen hasi ginen. Gaia gogorra da, baina zerbait koloretsua izatea nahi genuen. Nola egin zenuten? Erabaki genuen, mendizaleen deia nabaritzea. Hala, mendiko tresnekin, arropekin, materialekin jantzita agertzeko deia egin genuen. Jende asko bertaratu zen, oso ondo erantzun zuten. Hala, presoen egoerari ere kolorea eman nahi izan genion eta lortu genuen. Zerbait ezberdina eta polita izan zen. Presoen argazkiei eurei ere kolorea eman genien, jantzi egin genituen. Gainontzeko karteladetan parte hartzen jarraitu duzue? Esan bezala, guk beti eduki dugu presoekin eta senideekin harremana eta lanean jarraituko dugu. Egia da, zaila da halako dinamikak mantentzea eta talde barrutik bertatik ere lana egin behar da. Hala ere, pozgarria da kartelada [...]
Itziar Iñarra (Oiartzun, 1959) Girizia Mendi Taldeko kidea da. Mendi Taldea lehenengoa izan zen OAAMren ekimenean parte hartzen, otsailean deitu baitzuten kartelada euren izenean. Koloretsua eta jendetsua izan zela nabarmendu du.
Hasieran, zer iruditu zitzaizuen OAAMren proposamena?
Oso ideia ona iruditu zitzaigun hasieratik. Egia esan, ez zitzaigun ideia arrotza egin. Izan ere, guk lehendik ere badugu OAAMrekin harremana, baita presoekin ere. Hala, prest agertu ginen.
Mendi Taldeko kide guztiek ondo hartu zuten ideia?
Bai, oso ondo, hasieratik. Adostasuna agertu zuten eta guk antolatu eta mugitu beharreko kartelada hura beste modu batekoa nola izan pentsatzen hasi ginen. Gaia gogorra da, baina zerbait koloretsua izatea nahi genuen.
Nola egin zenuten?
Erabaki genuen, mendizaleen deia nabaritzea. Hala, mendiko tresnekin, arropekin, materialekin jantzita agertzeko deia egin genuen. Jende asko bertaratu zen, oso ondo erantzun zuten. Hala, presoen egoerari ere kolorea eman nahi izan genion eta lortu genuen. Zerbait ezberdina eta polita izan zen. Presoen argazkiei eurei ere kolorea eman genien, jantzi egin genituen.
Gainontzeko karteladetan parte hartzen jarraitu duzue?
Esan bezala, guk beti eduki dugu presoekin eta senideekin harremana eta lanean jarraituko dugu. Egia da, zaila da halako dinamikak mantentzea eta talde barrutik bertatik ere lana egin behar da. Hala ere, pozgarria da kartelada bakoitzean jende berria ikustea. Bat, bi… dena delakoak, baina beti da pozgarria jendea mugitzen ari dela ikustea. Orain, egindako lanarekin jarraitzea eta jende gehiago pilatzea lortu behar dugu.