Kirol ikastaroetan aldaketak egongo dira Gabonetan
Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dute urtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin ohi dituzten kirol ikastaroetan aldaketak egongo direla urtarrilaren 8ra bitarte. Eguneroko jardunean egiten dituzten ekintzak egin beharrean, ikasta...
Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dute urtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin ohi dituzten kirol ikastaroetan aldaketak egongo direla urtarrilaren 8ra bitarte. Eguneroko jardunean egiten dituzten ekintzak egin beharrean, ikastaro alternatiboak praktikatuko dituzte.
Haurren igeriketa ikastaroa, Gabonetako ur parkearekin ordezkatuko dute. Hilaren 30a bitarte Galtzarabordan egingo dute eta urtarrilaren 3tik 7ra bitarte, berriz, Fanderian. 17:30etik 19:30era egingo dute.
Ikastaroetan izena eman duten haurrek Dantza Eskola ekintzarekin gozatzeko aukera izango dute. Hilaren 31 bitarte Fanderian izango da 09:30etik 10:00etara eta urtarrilaren 3tik 8ra bitarte, berriz, Galtzarabordan, 10:00etatik 11:00etara.
Herriko bi kiroldegietan helduen ekintza egutegia zein izango den jakiteko Udal Kirol Patronatuaren webgunean ikusteko aukera dute interesdunek.