Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki, abesti sariketako onenak
Ereintza Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren 64. edizioa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian eta epaimahaiaren arabera, Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki abesbatzak izan ziren onenak. Arratsaldean helduen mailako...
Ereintza Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren 64. edizioa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian eta epaimahaiaren arabera, Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki abesbatzak izan ziren onenak.
Arratsaldean helduen mailako txapelketa jokatu zuten. Bertan, sei abesbatza aritu ziren lehian eta epaimahaiaren iritziz, Josetxo Oliveriren zuzendaritzapean aritu zen Garrintzi abesbatza izan zen onena. Badator Eguna eta Dilin Dilin abestiak interpretatu zituzten. 400 euroko saria eskuratu zuten.
Bigarren sailkatua, herriko Kaxkabeltz abesbatza izan zen. Gaueko izar argitsuena eta Gabon gauean ametsetan obrak abestu zituzten. Bigarren postuan sailkatzeagatik 350 euroko saria jaso zuten.
Hirugarren saria, berriz, Villabonako Esesargi abesbatzak lortu zuen. Orra Mari Domingi eta Belenen haur txiki abestiak interpretatu zituzten eta 300 euro jaso zituzten hirugarren postua eskuratzeagatik. Herriko Gazte Kemena abesbatza izan zen helduen mailako laugarrena.