Errenteriako biztanleria handitu da azken urteetan, 39.020ra
Geroz eta errenteriar gehiago dago, azken urteetan gora egin baitu herriko biztanleen kopuruak. Hala, INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, egun 39.020 biztanle ditu Errenteria-Oreretak, 2006an baino 1.167 gehiago. Horrenbeste...
Geroz eta errenteriar gehiago dago, azken urteetan gora egin baitu herriko biztanleen kopuruak. Hala, INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, egun 39.020 biztanle ditu Errenteria-Oreretak, 2006an baino 1.167 gehiago. Horrenbestez, %3 hazi da herritarren kopurua.
2006tik hazten ari den kopurua da hori. Errenteriako Udaletik “hirigintza arloan egindako lanari” egotzi diote hazkunde hori, eta hori “oso positiboa” dela adierazi dute. Horrenbestez, urteotan egindako hirigintza lana “bide onetik” doala eta “zuzena” dela iritzi diote.
Hirigintza arloko lanak
Hirigintza arloan egindako lanak bi eragin dituela azaldu dute Udaletik. Batetik, etxebizitza gehiago egiteak biztanleria hazkundea ekarri duela. Bestetik, berriz, Erdialdetik industria guneak kendu izanak, Erdialdea eta periferia batu dituela iritzi diote, eta are eta gehiago, “igogailu, autobus publiko, bidegorri eta antzekoen bidez”. Hori «hirigintza arrazionalaren ondorio» izan dela uste du Udalak.