«Bi borroka batu genituen, presoena eta emakume mugimenduarena»
Mari Jose Arbelaitz (Oiartzun, 1948) Oiartzungo Emakumeen Taldeetako kidea da. Badira herrian hiruzpalau talde emakumeen inguruan lanean dabiltzanak, eta horiek aipatu izenaren pean biltzen dira: Oiartzungo Emakumeen Taldeak dira. Martxoaren 8aren, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, martxoko azken ostiraleko kartelada antolatzeko ardura hartu zuten OAAMrekin harremanetan jarri ondoren. Ideia eta deialdia primeran atera zirela dio. Hasieran, zer iruditu zitzaizuen Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren proposamena? Oso ondo iruditu zitzaigun. Adin guztietako emakumeak biltzen gara, gazteenetatik hasi eta helduetaraino. Gugana jo zutenean, denetarikoak ginen bilduta eta nahiz eta adin ezberdina izan, guztiei iruditu zitzaigun ideia ona, gaia ere garrantzitsua baita. Taldeetako gainontzeko kideek ere ondo hartu zuten? Bai, noski, ondo iruditu zitzaien. Nola zabaldu zenuten deia? Martxoan egin behar genuen karteladarako deia, martxoaren 8aren harira. Hala, emakumeen mugimendua identifikatuko zuen zerbait behar genuela pentsatu genuen. Karteladara joango ziren guztiak morea zen zerbaitekin joateko deia egin genuen. Kontuan izan, gainera, bi borroka batu genituela, presoena eta emakume mugimenduarena. Izan ere, mutilak diren presoen egoera gogorra bada, are gogorragoa izan ohi da emakumeena eta hori ere islatu nahi izan genuen. Jende berriak parte hartu zuen kartelada hartan? Bai, jende berria ikusteko aukera izan genuen. Karteladetan eta gainontzeko lanetan jarraitzea espero dugu orain, eta datorren [...]
Mari Jose Arbelaitz (Oiartzun, 1948) Oiartzungo Emakumeen Taldeetako kidea da.
Badira herrian hiruzpalau talde emakumeen inguruan lanean dabiltzanak, eta horiek aipatu izenaren pean biltzen dira: Oiartzungo Emakumeen Taldeak dira. Martxoaren 8aren, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, martxoko azken ostiraleko kartelada antolatzeko ardura hartu zuten OAAMrekin harremanetan jarri ondoren. Ideia eta deialdia primeran atera zirela dio.
Hasieran, zer iruditu zitzaizuen Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren proposamena?
Oso ondo iruditu zitzaigun. Adin guztietako emakumeak biltzen gara, gazteenetatik hasi eta helduetaraino. Gugana jo zutenean, denetarikoak ginen bilduta eta nahiz eta adin ezberdina izan, guztiei iruditu zitzaigun ideia ona, gaia ere garrantzitsua baita.
Taldeetako gainontzeko kideek ere ondo hartu zuten?
Bai, noski, ondo iruditu zitzaien.
Nola zabaldu zenuten deia?
Martxoan egin behar genuen karteladarako deia, martxoaren 8aren harira. Hala, emakumeen mugimendua identifikatuko zuen zerbait behar genuela pentsatu genuen. Karteladara joango ziren guztiak morea zen zerbaitekin joateko deia egin genuen. Kontuan izan, gainera, bi borroka batu genituela, presoena eta emakume mugimenduarena. Izan ere, mutilak diren presoen egoera gogorra bada, are gogorragoa izan ohi da emakumeena eta hori ere islatu nahi izan genuen.
Jende berriak parte hartu zuen kartelada hartan?
Bai, jende berria ikusteko aukera izan genuen. Karteladetan eta gainontzeko lanetan jarraitzea espero dugu orain, eta datorren ostiraleko karteladan ere parte hartzea, garrantzitsua baita.