«Batzuei begiak irekitzeko balio izan du OAAMk proposatutako ekimenak»
Goihaitz Perezek (Oiartzun, 1994) eta Iñigo Osuak (Oiartzun, 1993), Kataxulo gaztetxeko Gazte Asanbladako gainontzeko kideekin batera, berehala erabaki zuten OAAMk proposatutako ekimenean parte hartzea. Ideia ona iruditu zitzaien hasieratik, eta presoen eta iheslarien egoera benetan ezagutzeko aukera eman diela baieztatu dute. Hasieran, zer iruditu zitzaizuen Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren proposamena? Ideia ona iruditu zitzaigun hasieratik. Hala, betiko dinamikatik atera eta beste pertsona eta eragile batzuk ere presoen eta iheslarien aldeko lanean sartzea zen helburua. Hori lortzeko lanean hasi ginen gu ere. Nola hartu zuten Gazte Asanbladako gainontzeko kideek? Guztiek hartu zuten ondo hasieratik. Gainera, bilerak egin genituen AAMko kideekin eta eurek emandako azalpenak Gazte Asanbladako kide batzuei begiek irekitzeko balio izan zuen. Asanbladako kideek presoen eta iheslarien benetako errealitatea ezagutu zuten. Jende berriak parte hartu zuen azaroan deitu zenuten karteladan? Aurreko karteladetan ikusten ez zen jendeak parte hartu zuen. Hurrengoan parte hartuko dutela uste duzue? Guk azkenekoa deitu genuen, azarokoa, beraz, ez dugu jende gehiago batu den frogatzeko aukerarik izan. Hala ere, gazteak gainontzeko karteladetara batzea espero dugu, eta bereziki hilaren 31kora agertzea.
Goihaitz Perezek (Oiartzun, 1994) eta Iñigo Osuak (Oiartzun, 1993), Kataxulo gaztetxeko Gazte Asanbladako gainontzeko kideekin batera, berehala erabaki zuten OAAMk proposatutako ekimenean parte hartzea. Ideia ona iruditu zitzaien hasieratik, eta presoen eta iheslarien egoera benetan ezagutzeko aukera eman diela baieztatu dute.
Hasieran, zer iruditu zitzaizuen Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren proposamena?
Ideia ona iruditu zitzaigun hasieratik. Hala, betiko dinamikatik atera eta beste pertsona eta eragile batzuk ere presoen eta iheslarien aldeko lanean sartzea zen helburua. Hori lortzeko lanean hasi ginen gu ere.
Nola hartu zuten Gazte Asanbladako gainontzeko kideek?
Guztiek hartu zuten ondo hasieratik. Gainera, bilerak egin genituen AAMko kideekin eta eurek emandako azalpenak Gazte Asanbladako kide batzuei begiek irekitzeko balio izan zuen. Asanbladako kideek presoen eta iheslarien benetako errealitatea ezagutu zuten.
Jende berriak parte hartu zuen azaroan deitu zenuten karteladan?
Aurreko karteladetan ikusten ez zen jendeak parte hartu zuen.
Hurrengoan parte hartuko dutela uste duzue?
Guk azkenekoa deitu genuen, azarokoa, beraz, ez dugu jende gehiago batu den frogatzeko aukerarik izan. Hala ere, gazteak gainontzeko karteladetara batzea espero dugu, eta bereziki hilaren 31kora agertzea.