Haurtzaro Ikastolaren ‘Txinpart’ aldizkariaren 48. alea, kalean
Kalean da Haurtzaro Ikastolaren Txinpart aldizkariaren 48. alea. Atal ugariz osatuta, Haurtzaro Informatzen izenekoa da lehena: Batzar Nagusian jorratutako gaiak; ekintza estraeskolarrei buruzko infomazioa; Patzuergoak Karrikan duen txokotik bidalitako...
Kalean da Haurtzaro Ikastolaren Txinpart aldizkariaren 48. alea. Atal ugariz osatuta, Haurtzaro Informatzen izenekoa da lehena: Batzar Nagusian jorratutako gaiak; ekintza estraeskolarrei buruzko infomazioa; Patzuergoak Karrikan duen txokotik bidalitako mezutxoa…
Gurasook jakin dezagun atala dator ondoren: Eskola Agenda 21i buruzko informazioa; hil berri den Maritxuri eskainitako esker onezko orrialde sentikorra; Ikastolako dantza taldeak Cantonigrosen izandako esperientzia; DBHko ikasleen ekintzak…
Euskararen Txokoan ere ez dago irakurgai faltarik. Hatzak bete lan izeneko atalean, berriz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen hainbat esperientzia datoz, esaterako.
Gu ere kazetari atalean, Ikastolako DBHko irakaslei eginiko elkarrizketa dator. Eta amaitzeko, magisteritzako praktikak Haurtzaro Ikastolan egin dituzten ikasleen esperientziak.
Ikastolatik nabarmendu dutenez, «Ikastolari buruz norbaitek zerbait gehixeago jakin nahi badu, badaki nora jo».