Euskara Aholku Kontseilua sortzeko araudia onartu du plenoak
Errenteriako Udalbatzak Euskara Aholku Kontseilua martxan jartzeko bidea ireki du gaur, kontseilu hori martxan jartzeko araudia onartu baitu. Udal talde guztien onarpena jaso du gai zerrendako bigarren puntuak; alegia, Errenteriako Udaleko Euskara Aholku Kontseiluaren araudia onartzeko proposamena aho batez atera da aurrera. Ohiko udalbatzarra izan da gaurkoa, nahiz eta ohi baino astebete lehenago egin, baina Gabonak direla eta, aurreratzea erabaki dute. Gabonen eraginez, gaurko gai zerrendak hiru puntu baino ez zituen. Ohi bezala, alkatearen, zinegotzi ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenen berri ematen hasi dute udalbatzarra. Ondorengo puntuan eman dute aholku kontseiluaren berri eta eztabaidara pasatu dira. Talde guztiek eman dute beren oniritzia. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak “euskara sustatzeko tresna erabilgarritzat” jo du. Maite Peña EAJko ordezkariaren esanetan, “garaia da” Errenteriako Udalean ere euskararen aldeko plan estrategiko bat egiteko. Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak ere planaren alde azaldu da, baina eskatu du Euskara Aholku Kontseiluan gainontzeko kontseiluetan gertatzen dena ez gertatzea. Hala ere, pozik agertu da ezker abertzaleak egindako hainbat ekarpen onartu direlako eta herritarren parte-hartzea sustatuko delako. Maite Peña Euskara zinegotziak eman du kontseiluaren berri. Euskara sustatzeko Udalak emandako pausoen baitan kokatu du plana. Kontseiluak, batetik, herritarrak inplikatzeko balioko duela nabarmendu du Peñak, eta bestetik, euskararen sustapena eta [...]
Errenteriako Udalbatzak Euskara Aholku Kontseilua martxan jartzeko bidea ireki du gaur, kontseilu hori martxan jartzeko araudia onartu baitu. Udal talde guztien onarpena jaso du gai zerrendako bigarren puntuak; alegia, Errenteriako Udaleko Euskara Aholku Kontseiluaren araudia onartzeko proposamena aho batez atera da aurrera.
Ohiko udalbatzarra izan da gaurkoa, nahiz eta ohi baino astebete lehenago egin, baina Gabonak direla eta, aurreratzea erabaki dute. Gabonen eraginez, gaurko gai zerrendak hiru puntu baino ez zituen. Ohi bezala, alkatearen, zinegotzi ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenen berri ematen hasi dute udalbatzarra. Ondorengo puntuan eman dute aholku kontseiluaren berri eta eztabaidara pasatu dira.
Talde guztiek eman dute beren oniritzia. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak “euskara sustatzeko tresna erabilgarritzat” jo du. Maite Peña EAJko ordezkariaren esanetan, “garaia da” Errenteriako Udalean ere euskararen aldeko plan estrategiko bat egiteko. Santi Angulo ezker abertzaleko zinegotziak ere planaren alde azaldu da, baina eskatu du Euskara Aholku Kontseiluan gainontzeko kontseiluetan gertatzen dena ez gertatzea. Hala ere, pozik agertu da ezker abertzaleak egindako hainbat ekarpen onartu direlako eta herritarren parte-hartzea sustatuko delako.
Maite Peña Euskara zinegotziak eman du kontseiluaren berri. Euskara sustatzeko Udalak emandako pausoen baitan kokatu du plana. Kontseiluak, batetik, herritarrak inplikatzeko balioko duela nabarmendu du Peñak, eta bestetik, euskararen sustapena eta normalizazioa herritarrekin batera adostea. Peñak ere kontsentsua lortu dela nabarmendu du.
Aholku kontseilua herriko hamabost elkarte eta taldeetako ordezkariek osatuko dute. Horiekin batera, presidentea (Maite Peña), teknikaria eta idazkaria izango dira kideak. Gutxienez, urtean hiru aldiz bilduko dira guztia ongi gauzatu arte, eta ondoren urtean behin biltzeko asmoa dute, nahiz eta ezohiko bilerak ere egin ahal izango diren.
Amiantoa
Aztertu duten bigarren puntu garrantzitsua amiantoaren gaineko proposamena izan da. Gai zerrendan sartu dute Ezker Batuak hala eskatuta. Horren arabera, udalerrian instalatutako amiantoaren inbentarioa eta hondakinen kudeaketa egokia egitearen aldeko mozioa aurkeztu dute, eta talde guztiek alde bozkatu dute. PSE-EEk egindako ekarpena ere aurrera atera da.