Gaurko San Tomas Eguna euriarekin hasi da, eta euriarekin bukatuko da. Hala ere, Euskal Herriko festa nagusienetakoaren zaleek ez dute hutsik egin, eta Errenteria-Oreretan, Hondarribin eta Irunen urteroko azokak egin dituzte. Txistorra usaia nabarmena izan da hiru herriotako kaleetan eta Oarsoaldeko nahiz Bidasoko ikastetxeetan. Horrela, euskal jakiak eta edariak erosteaz gain, baserriko animaliekin ederki asko gozatu dute herritarrek. Azokak uneotan (19:00) ixtean ari dira. Festazaleek, ordea, eguna luzatuko dute.
San Tomas Eguna, Irunen