Igandean jokatuko da Martiko erremonte txapelketako final atarikoa Daniel Ugarten
Herriko Etxeak, Besta Komiteak eta Endaiarrak pilota elkarteak bat egin dute aurreneko aldiz Hendaian erremonteko zirkuitu profesionaleko finalurreko bat antolatzeko, buruz buruko Martiko VI. Txapelketaren barruan. Partida hilaren 26an izango da, igand...
Herriko Etxeak, Besta Komiteak eta Endaiarrak pilota elkarteak bat egin dute aurreneko aldiz Hendaian erremonteko zirkuitu profesionaleko finalurreko bat antolatzeko, buruz buruko Martiko VI. Txapelketaren barruan. Partida hilaren 26an izango da, igandearekin, Daniel Ugarte pilotalekuan. Jaialdia 17:00etan hasiko da binakako lehia batekin, Matxin III-Aizpurua eta Etxeberria IV-Agirrezabala bikoteen artekoa. Ondoren Lizaso eta Urriza ariko dira, nor baino nor, txapelketako finalerako txartela lortu nahian.