Ibilaldiak, tailerrak eta jardunaldiak Itsas Gelarekin
Itsas Gela elkarteak Gabonetan ez aspertzeko moduko egitaraua prestatu du. Lau egunez tailerrak, ikus-entzunezkoak eta jardunaldiak egingo dituzte Mater ontzi museoan. Azterkosta programaren baitan itsasertzak ezagutuko dituzte, eta datorren asteartean Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Ekitaldi guztiak doan dira, datorren asteko osteguneko tailerra izan ezik. Haurrek 4 euro ordaindu behar dute, eta helduek sei. Izena emateko 619 81 42 25 zenbakira deitu edo itsasgela@itsasgela helbidera idatzi behar da. Bisita gidatuak Mater ontzia ezagutzeko bisita gidatuak ere eskainiko ditu Itsas Gelak. Ohi bezala, astearteetan eta ostegunetan 17:00etan eta 18:00etan izango dira bisitak, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etan eta 13:00etan. Hilaren 27an eta urtarrilaren 3an (biak astelehenak) 17:00etan eta 18:00etan egingo dituzte bisitak. Datorren larunbatean, urtarrilaren 1ean eta 6an, aldiz, Mater ontzia itxita egongo da. Egitaraua Hilak 23, osteguna 10:00etatik 13:00etara. Jaizkibelgo erdialdeko itsasertzera oinezko txagoa egingo dute, Azterkosta programaren baitan. Hilak 28, asteartea 11:00etatik 13:00etara. Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Itsasoko bizitza aztertzen tailerra prestatu du Itsas Gelak sei urtetik gorako gaztetxoentzat. 19:00etan. Jaizkibelgo ur azpiko bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Mater ontzian. Hilak 30, osteguna 11:00etatik 13:00etara. Marinela egun batez tailerra prestatu dute sei urtetik gorakoentzat. Hilak 30, osteguna 11:00etatik 13:00etara. Jaizkibel ezagutzen jardunaldia. Jaizkibelgo ondare naturala ezagutzeko lanea ari diren erakundeen [...]
Itsas Gela elkarteak Gabonetan ez aspertzeko moduko egitaraua prestatu du. Lau egunez tailerrak, ikus-entzunezkoak eta jardunaldiak egingo dituzte Mater ontzi museoan.
Azterkosta programaren baitan itsasertzak ezagutuko dituzte, eta datorren asteartean Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Ekitaldi guztiak doan dira, datorren asteko osteguneko tailerra izan ezik. Haurrek 4 euro ordaindu behar dute, eta helduek sei.
Izena emateko 619 81 42 25 zenbakira deitu edo itsasgela@itsasgela helbidera idatzi behar da.
Bisita gidatuak
Mater ontzia ezagutzeko bisita gidatuak ere eskainiko ditu Itsas Gelak. Ohi bezala, astearteetan eta ostegunetan 17:00etan eta 18:00etan izango dira bisitak, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etan eta 13:00etan. Hilaren 27an eta urtarrilaren 3an (biak astelehenak) 17:00etan eta 18:00etan egingo dituzte bisitak. Datorren larunbatean, urtarrilaren 1ean eta 6an, aldiz, Mater ontzia itxita egongo da.
Egitaraua
Hilak 23, osteguna
10:00etatik 13:00etara. Jaizkibelgo erdialdeko itsasertzera oinezko txagoa egingo dute, Azterkosta programaren baitan.
Hilak 28, asteartea
11:00etatik 13:00etara. Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Itsasoko bizitza aztertzen tailerra prestatu du Itsas Gelak sei urtetik gorako gaztetxoentzat.
19:00etan. Jaizkibelgo ur azpiko bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Mater ontzian.
Hilak 30, osteguna
11:00etatik 13:00etara. Marinela egun batez tailerra prestatu dute sei urtetik gorakoentzat.
Hilak 30, osteguna
11:00etatik 13:00etara. Jaizkibel ezagutzen jardunaldia. Jaizkibelgo ondare naturala ezagutzeko lanea ari diren erakundeen ikus-entzunezkoa emango dute (Club Vasco de Camping elkartearena eta Jaizkibel Bizirik-ena).