Beste taldeen proposamenak aintzat hartu gabe, bi aste lehenago udal gobernuak proposaturiko aurrekontuen zirriborroa onartu zuen PSE-k atzo ospatutako udalbatzan.Horretarako, bi zinegotzi abertzaleren falta baliatu zuen PSE-k. Bata, ezker abertzaleko Victoria Mendoza zinegotziaren ordezkoa, Hauteskunde Batzordeak onartu ez zuena -EAE-ANV legez kanpokoa izendatu eta gero-. Bestea, hilaren 15ean zinegotzi aktari uko egin zion Aralarreko zinegotzi Aritz Lekuonarena, haren ordezkoa inskribatzeko astirik ez baita egon. Horrela, hamabi zinegotzirekin gehiengo osoa ziurtatuta zuen PSE-k, eta emaitza hori bera izan zuen aurrekontuen bozketak, PP-k (4 zinegotzi), EAJ-k (beste 4), ezker abertzaleak (2), eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralarrek osatutako aliantzak (1) kontra bozkatu zutelako. Ezohiko gehiengo hori baliatu zuten sozialistek udal gobernuak prestatutako kontuak aurrera ateratzeko. Zirriborroak 69,3 milioi eurko aurrekontua proposatzen bazuen, horixe bera da asteleheneko udalbatzan onartutakoa. Miguel Angel Paez mintzatu zen PSE-ren izenean. Pozik agertu zen aurrekontuak “urtea amaitu aurretik” onartu direlako. “Egonkortasuna ematea eta lasaitasuna sortzea, hori dakar aurrekontuak” iritzi zuen Paezek. Akordioetara iristeko “borondate eza” salatu zuen Juana Bengoetxea Partido Popularreko ordezkariak. “Egin beharreko esfortzua egin dugu” argitu zuen PPko zinegotziak, “baina gobernuak ez du beste taldeen ekimenik onartu nahi izan, ez du kontsentsurik bilatu”. Jeltzaleak kontra EAJ-k gastuaren murrizketarik gabeko zenbakiak direla leporatu zion PSE-ri. “Iaz Finantza Plan [...]
Beste taldeen proposamenak aintzat hartu gabe, bi aste lehenago udal gobernuak proposaturiko aurrekontuen zirriborroa onartu zuen PSE-k atzo ospatutako udalbatzan.Horretarako, bi zinegotzi abertzaleren falta baliatu zuen PSE-k. Bata, ezker abertzaleko Victoria Mendoza zinegotziaren ordezkoa, Hauteskunde Batzordeak onartu ez zuena -EAE-ANV legez kanpokoa izendatu eta gero-. Bestea, hilaren 15ean zinegotzi aktari uko egin zion Aralarreko zinegotzi Aritz Lekuonarena, haren ordezkoa inskribatzeko astirik ez baita egon. Horrela, hamabi zinegotzirekin gehiengo osoa ziurtatuta zuen PSE-k, eta emaitza hori bera izan zuen aurrekontuen bozketak, PP-k (4 zinegotzi), EAJ-k (beste 4), ezker abertzaleak (2), eta Ezker Batua-Berdeak eta Aralarrek osatutako aliantzak (1) kontra bozkatu zutelako.
Ezohiko gehiengo hori baliatu zuten sozialistek udal gobernuak prestatutako kontuak aurrera ateratzeko. Zirriborroak 69,3 milioi eurko aurrekontua proposatzen bazuen, horixe bera da asteleheneko udalbatzan onartutakoa. Miguel Angel Paez mintzatu zen PSE-ren izenean. Pozik agertu zen aurrekontuak “urtea amaitu aurretik” onartu direlako. “Egonkortasuna ematea eta lasaitasuna sortzea, hori dakar aurrekontuak” iritzi zuen Paezek.
Akordioetara iristeko “borondate eza” salatu zuen Juana Bengoetxea Partido Popularreko ordezkariak. “Egin beharreko esfortzua egin dugu” argitu zuen PPko zinegotziak, “baina gobernuak ez du beste taldeen ekimenik onartu nahi izan, ez du kontsentsurik bilatu”.
Jeltzaleak kontra
EAJ-k gastuaren murrizketarik gabeko zenbakiak direla leporatu zion PSE-ri. “Iaz Finantza Plan bat behar zela defendatu genuen eta denborak arrazoia eman digu. Baina iazko aurrekontuarekin alderatuta, aurtengo kontuetan ez dugu gastuaren murrizketarik ikusten”, azaldu zuen Maria Jesus Iparragirrek. Hainbat arloei buruzko irakurketan gobernuarekin “bat ez” datozelako, kontrako bozka eman zuten jeltzaleek.
Peio Gaskon ezker abertzalearen ordezkaria ere kexu agertu zen: “Kanpainiako mitin bat entzutera etorri gara, San Migel-Anakaren, trenbide eremuaren, aurrenkontuetan ageri ez diren gaien gainekoa”. Langabeziak gora egin eta gero, Ongizate saileko aurrekontua murriztea “ulertzen ez” duela gaineratu zuen Gaskonek.
Ezker Batua-Berdeak-Aralar taldeko Manuel Millanek “inbertsioak eta zerbitzuak eragozten dituen aurrekontua” onartzeko udal gobernuak “errodilloa” erabiltzea kritikatu zuen. Udal gobernuak “inoiz bat onartu ez duelako”, aurten emendakin partzialik ez aurkeztea erabaki du EB-Aralarrek.