Rodriguezek, igerilekuari egindako kritikak salatu ditu
Jose Angel Rodriguez Errenteriako Udal Kirol Patronatuko presidenteak Beraun-Kaputxinoetako igerilekuei ezker abertzaletik eta Ezker Batutik botatako kritikak salatu ditu. Pasa den astean, Gorka Maudesek eta Jose Cruz Legorburu patronatuko kideek ̶...
Jose Angel Rodriguez Errenteriako Udal Kirol Patronatuko presidenteak Beraun-Kaputxinoetako igerilekuei ezker abertzaletik eta Ezker Batutik botatako kritikak salatu ditu. Pasa den astean, Gorka Maudesek eta Jose Cruz Legorburu patronatuko kideek “gardentasuna” eskatu zuten igerilekuen gainean. Horren gainean, Rodriguezek azaldu du eurek Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen gaineko informazioa eskatu dutenean horren berri eman zaiela: “Oso bitxia da oraindik guk egin dugun lana zalantzan jartzea, euren aldetik trabak besterik jarri ez dituztenean, azpiegitura aurrera atera dadin lagundu beharrean”.
Gainera, ezker abertzaleak eta Ezker Batuak igorritako artikuluan hilaren 10ean Gipuzkoako Batzar Nagusiek Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetarako 600.000 euroko ekarpena onartu zutela aipatzea “ahaztu zaiela” adierazi du Rodriguezek. Gainera, aurretik Juan Carlos Merino alkateak berak laguntza horiek helduko zirela iragarri zuenean.
“Horrek erakusten du garai honetan ez dutela inor engainatuko, eta esan dutena esan dutela proiektu honen kudeaketa eraginkorra izan dela”, adierazi du.