Ezohiko osoko bilkura egingo du Udalak hilaren 22an
Lezoko Udalak hilaren 23an, datorren asteazkenean, ezohiko osoko bilkura egingo du. 19:30ean hasiko da eta hiru puntu jorratuko dituzte. Lehen puntuan, iaz Oiartzungo Udalarekin udaltzainen patrulla bateratua sortzeko egindako hitzarmena luzatzea azter...
Lezoko Udalak hilaren 23an, datorren asteazkenean, ezohiko osoko bilkura egingo du. 19:30ean hasiko da eta hiru puntu jorratuko dituzte. Lehen puntuan, iaz Oiartzungo Udalarekin udaltzainen patrulla bateratua sortzeko egindako hitzarmena luzatzea aztertuko dute.
Bigarren eta hirugarren puntuak ekonomikoak izango dira. Horrela, datorren urteko ordenantza fiskalak onartzeko proposamena egingo dute. Azkeneko puntuan, berriz, aurtengo aurrekontua aldaketa egitea proposatuko dute.