Portu Agintaritzak diruz lagunduko du Kirol Egokituaren Federazioa
Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta Mikel Izagirre Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioko presidenteak publizitate lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horrela, Portu Agintaritzak hiru mila euroko laguntza emango dio Federazioak e...
Miguel Buen Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak eta Mikel Izagirre Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioko presidenteak publizitate lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horrela, Portu Agintaritzak hiru mila euroko laguntza emango dio Federazioak eraiki nahi dituen hainbat eskola finantzatzeko. Trukean, Federazioak kanpo kaiaren irudiaren aldeko publizitatea egin behar du.
“Kirol zerbitzua sortu dugu, ikastetxean euren elbarritasunagatik kirola egin ezin duten haurrentzat”, adierazi du Izagirrek. Bide horretatik, behar horiek bete nahi ditu eraiki nahi dituen eskolen bidez.