Pasaia Hiria Marrazketa Lehiaketan, 116 lan
Pasaia Kulturalek Pasaiako Udalarekin eta Lema paperdendarekin antolatzen duen aurtengo XIV. Pasaiako Badia Marrazki Lehiaketa 116 lan aurkeztu dituzte. Horiek guztiak hiru mailatan banatu dituzte: 11 urte artekoak, 12tik 17ra bitartekoak, eta helduak....
Pasaia Kulturalek Pasaiako Udalarekin eta Lema paperdendarekin antolatzen duen aurtengo XIV. Pasaiako Badia Marrazki Lehiaketa 116 lan aurkeztu dituzte. Horiek guztiak hiru mailatan banatu dituzte: 11 urte artekoak, 12tik 17ra bitartekoak, eta helduak.
Parte hartu duten lan horiek Trintxerpeko alkateordetzan ikus daitezke 18:30etatik 20:30era, eta bihar 11:30etik 13:30era.
Hainbat teknika eta gai aukeratu dituzte parte-hartzaileek aldi honetan. Epaimahaia Juanjo Sagastume pintoreak, Zigor Garcia eskulturgileak eta Argiñe Sagastume pinturazaleak osatu dute.
Maila bakoitzeko hiru sari
Epaimahaiak maila bakoitzari hiru sari eman die. 11 urte artekoen artean, Unax Beak eraman du lehen saria Loreak lanarekin. Bigarren irabazlea Josu Sagardia izan da La ciudad del arco iris marrazkiarekin. Hirugarren saria Oihane Urlezagak eskuratu du Navidad y el Olentzero marrazkiarekin.
12 eta 17 urte artekoen artean, Karen Martinezen La menina del miriñaque marrazkiak eraman du lehen saria. Bigarrena Jon Yurramendik lortu du Urertzean lanarekin; eta hirugarren saria Sandra Ferreirok eskuratu du Mujer marrazkiarekin.
Helduen mailan Mavi Crespo, Nekane Souto, Almudena Puente eta Aintzane Landa marrazkilariek egindako lau koadroz osatutako Gros deconstruido lanak eskuratu du lehen saria. Bigarrena Amanecer en tierra de nadie lanak lortu du, Agustin Pontestak egindakoa. Eta hirugarrena Nerea Lizeagaren Belle époque-k.