Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuak etzi (hilak 18) du bigarren saioa
Udalak bultzatuta San Pedron egiten ari diren Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuak gaur du bigarren saioa. 10:00etan hasiko da saioa, ikastolan. Pasaiako alkate Maider Zigandak esan duenez, lehengo larunbatean egin zuten saioan 40 lagun inguruk pa...
Udalak bultzatuta San Pedron egiten ari diren Ondartxori buruzko parte-hartze prozesuak gaur du bigarren saioa. 10:00etan hasiko da saioa, ikastolan. Pasaiako alkate Maider Zigandak esan duenez, lehengo larunbatean egin zuten saioan 40 lagun inguruk parte hartu zuten, eta hiru orduz lan giro atseginean aritu zirela esan du. Biharkoa bigarren eta azken saioa izango da eta herritarren ekarpenak jasoko dituzte. Prozesuaren gaineko informazioa guztia Udalaren webgunean topa daiteke, www. pasaia.net helbidean.