Felix Asensio Portu Agintaritzako presidente izan daiteke
Felix Asensio Portu Agintaritzako presidente gisa agertu da, Miguel Buenen ordezko bezala. Izan ere, Buenek Portu Agintaritzako kargua utzi beharko du datozen foru hauteskundeen ondoren. Hainbat hedabidek argitaratu dutenez, alderdi sozialistak Portu A...
Felix Asensio Portu Agintaritzako presidente gisa agertu da, Miguel Buenen ordezko bezala. Izan ere, Buenek Portu Agintaritzako kargua utzi beharko du datozen foru hauteskundeen ondoren. Hainbat hedabidek argitaratu dutenez, alderdi sozialistak Portu Agintaritzarako hautagai bat bilatzeari ekin dio; izan ere, Buenek batzarkide agiria jasotzean ezin izango du Portu Agintaritzako presidente izaten jarraitu, bi karguak bateraezinak baitira.
Buenek adierazi duenez, portuko kargua maiatzeko hauteskundeak baino lehen utzi dezake, txanda aldaketa errazteko.
Felix Asensio Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendaria da, eta Pasaiako Portu Agintaritzako administrazio kontseiluko kide. Iazko ekainean izendatu zuten Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendari. Ordura arte Irungo Ogasuneko delegatua zen eta Bidasoa Activa zuzendaritzako kide.
2003an hasi zen politikan, Irungo alkateorde izendatu zutenean.