Donostialdeko Zatikako Planaren kontra, 7.200 norbanako eta 44 eragile
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) kontra agertu dira 7.200 norbanako eta 44 eragile. Gaur goizean, norbanakoek eta eragileetako ordezkariek, elkartuta, agerraldia egin dute Doneztebe plazan. Bigarren saihesbidea luzatzeari eta plataforma logistikoari ezetz esan diote guztiek. PTPak bigarren saihesbidea luzatzea eta Lezo-Gaintxurizketako eremuan jarduera logistikoetarako eta estrategikoetarako 180 hektareako plataforma aurreikusten ditu, eta horiek Oiartzunen eragina handia izango dutela gogorarazi dute. Agerraldian nabarmendu dutenez, herri osoa mobilizatu da horien kontra: «Hasieran pertsona talde batek deitutako Herri Batzordea zena, dagoeneko Oiartzunen onarpen zabala lortu duen iritzi bilakatu da eta Oiartzun osoa mobilizatu da». Hala, hasieran jarritako helburua lortzen ari direla gogorarazi dute: «Mehatxu honi aurre egiteko modurik eraginkorrena herritarrei informazioa helaraztea eta ahalik eta alegazio gehien biltzea zela erabaki genuen eta horretan ari gara». Ekimena abiatu zutenetik hilabete eta erdi igaro da, eta 7.200 alegazio bildu dituzte, horietatik 3.000 Oiartzunen bizi diren herritarrenak (erroldaren %40). Urtarrilaren 20ra arte Laster aurkeztuko dituzte alegazioak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Donostian duen ordezkaritzan. Urtarrilaren 20an bukatzen dahorretarako epea, horregatik, gogorarazi dute alegazioak biltzen jarraituko dutela. Udaletxean, Manuel Lekuona Bibliotekan eta Elorsoro kiroldegian daude alegazioak aurkezteko kutxak. Herritarrak animatu dituzte euren sinadurarekin PTParen kontra egitera. Oraindik beren atxikimendua eman ez duten alderdi politikoei [...]
Donostialdeko Zatikako Planaren (PTP) kontra agertu dira 7.200 norbanako eta 44 eragile. Gaur goizean, norbanakoek eta eragileetako ordezkariek, elkartuta, agerraldia egin dute Doneztebe plazan. Bigarren saihesbidea luzatzeari eta plataforma logistikoari ezetz esan diote guztiek.
PTPak bigarren saihesbidea luzatzea eta Lezo-Gaintxurizketako eremuan jarduera logistikoetarako eta estrategikoetarako 180 hektareako plataforma aurreikusten ditu, eta horiek Oiartzunen eragina handia izango dutela gogorarazi dute.
Agerraldian nabarmendu dutenez, herri osoa mobilizatu da horien kontra: «Hasieran pertsona talde batek deitutako Herri Batzordea zena, dagoeneko Oiartzunen onarpen zabala lortu duen iritzi bilakatu da eta Oiartzun osoa mobilizatu da». Hala, hasieran jarritako helburua lortzen ari direla gogorarazi dute: «Mehatxu honi aurre egiteko modurik eraginkorrena herritarrei informazioa helaraztea eta ahalik eta alegazio gehien biltzea zela erabaki genuen eta horretan ari gara».
Ekimena abiatu zutenetik hilabete eta erdi igaro da, eta 7.200 alegazio bildu dituzte, horietatik 3.000 Oiartzunen bizi diren herritarrenak (erroldaren %40).
Urtarrilaren 20ra arte
Laster aurkeztuko dituzte alegazioak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Donostian duen ordezkaritzan.
Urtarrilaren 20an bukatzen dahorretarako epea, horregatik, gogorarazi dute alegazioak biltzen jarraituko dutela. Udaletxean, Manuel Lekuona Bibliotekan eta Elorsoro kiroldegian daude alegazioak aurkezteko kutxak.
Herritarrak animatu dituzte euren sinadurarekin PTParen kontra egitera. Oraindik beren atxikimendua eman ez duten alderdi politikoei eta elkarteei ere dei bera egin diete.
Ahalik eta alegazio gehien biltzea espero dute eta PTPa geldiaraztea.
PTParen kontrako taldeak
Talde politikoak
- Ezker abertzalea.
- OiartzunBai.
- Hamaikabat.
- EAJ.
- Eusko Alkartasuna.
- Aralar.
- Ezker Batua.
- Antikapitalistak.
- Alternatiba.
- Zutik.
Sindikatuak
- LAB.
- ELA.
- ESK.
- Gipuzkoa CGT-LKN.
Erakundeak
- Aldeguna (Arragua).
- Artaso (Karrika).
- Auzokalte (Ergoien).
- Bizardia (Gurutze).
- Ugaldetxoko Kultur Elkartea.
- Ekologistak Martxan.
- Kalapie.
- Luberri Museoa.
- El Watan.
- Oiartzun Kirol Elkartea.
- Helduen Tailerrak.
- Margosoro.
- Kataxulo Gaztetxia.
- Intxixu AEK.
- Oiartzun Irratia.
- AAM.
- Etxerat.
- Ttur-ttur.
- Euskal Herrian Euskaraz.
- Girizia Kultur eta Kirol Elkartea.
- Giziria Zikloturista Elkartea.
- Oiartzungo Bertso Eskola.
- Euskeran Itotiyak.
- Ikasle Abertzaleak.
- Gazte Independentistak.
- Arritxulo Aterpea.
- Elkartzen.
- Goiko Eskola.
- Iturri-Berri.
- Kale Gorrian.
Agerraldian irakurritako oharra osorik entzun dezakezue, hemen.