Etxebizitzak 2012ko udarako amaitu nahi dituzte
Datorren astelehenean Muliateko etxebizitzen zozketarako onartuen behin-behineko zerrendaren dekretua onartuko du Hondarribiko udalak. Horrekin bi astetako epea irekiko da, onartuak izan ez direnek errekurritzeko.
Horren ondotik, behin betiko zerrenda ezagutzera emango dute. Atzo, astelehenarekin, behin-behineko zerrenda informatiboa argitaratu zuten, eta Udaletxeko iragarkien taulan ikus daiteke. Udal webgunean ere (www.hondarribia.org) interesatuek onartuak izan diren ala ez kontsulatu dezakete.
Datuen babesa dela eta, izenak ez dira agertzen. Hau honela, zozketan bakoitzaren egoera jakiteko, web orrian sartzeko aukera dago, eta eskubi aldean jarri duten banner informatiboan, kontsulta egiteko aukera dago, erregistro zenbakia eta DNI-a sartuta.
Jaso dituzten 841 eskaeretatik, zerrendak denak jaso ditu, 64 kasu berezi izan ezik. Arazoak izan ziren hauekin, eta Udalak luzapena eskaini zieten euren egoera argitzeko. Eta bereziki kasu hauek izan dira prozesua atzeratu dutenak. Hala ere, Udalak ez zuen gehiago atzeratu nahi eta ondorioz, astelehenean publikatu zuen behin-behineko zerrenda. Jarraian, hamabost eguneko epea izango da, errekurtsoak aurkezteko BAZ-en.
841 eskaeretatik, 475 pertsona batekoak dira, 182 bikoak, 83 hirukoak, 79 laukoak, 19 bostekoak eta 6 sei pertsona edo gehiagokoak. Beste 64 kasuak argitzen dituztenean, 636 eta 700 artekoa izango da onartutakoen izen-abizenen zerrenda. 4 etxebizitza lau gelatakoak izango dira, 62 hirukoak, 82 bikoak eta 15 logela bakarrekoak. Gainera minusbaliatuentzako 7 etxebizitza izango dira.