Mila haur baino gehiagok irudikatu dituzte gabonak marrazki lehiaketarako
Urtetik urtera gora ari da Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketako parte-hartzea. Aurten mila partaideen muga gainditu du, zehazki, 1.005 lan bildu baitituzte antolatzaileek, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko haurrek eginak. Gabonetako Marrazki Lehiaketa hitzordu klasikoa da haur pasaitarren artean, aurtengoa lehiaketaren XLVII. aldia baita. Pasaiako ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute lehiaketan. Pasaiatik kanpo ikasi baina bertan bizi diren haurrek ere parte hartzeko aukera izaten dute. Adinaren arabera, bost maila desberdintzen dituzte antolatzaileek. Aurten 4 urteko haurrek egindako 136 marrazki bildu dituzte; 274 marrazki egin dituzte 5 eta 6 urte bitarteko txikiek; 7-8 urtekoek 280; 228 lan 9 eta 11 urte artekoek, eta azkenik, zaharrenen mailan, 87 marrazki aurkeztu dituzte 12 eta 14 urte bitarteko nerabeek. . Sariak, etzi, kultur etxean Jose Mensuro margolaria eta arte kritikan aditua Juan Antonio Garcia aritu dira epaile gisa lehiaketan. Maila bakoitzeko bost marrazki hautatu dituzte eta sariak, etzi banatuko dituzte, 19:00etatik aurrera, Antxoko Udal Liburutegian. Sari banaketa egiterako, Antxoko Kultur Etxeko paretetan zintzilik izango dira lehiaketan parte hartu duten marrazki guztiak, erakusketa sariak banatu ondoren inauguratuko baitute. Sarituen zerrenda 4 urte Lehen Saria. Joselu Sanchez. 2. Saria. Ander Garcia. 3. Saria. Owen Hyden Jauristi. Akzesita. Oier Garcia. Akzesita. Oier Gallastegi. [...]
Urtetik urtera gora ari da Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketako parte-hartzea. Aurten mila partaideen muga gainditu du, zehazki, 1.005 lan bildu baitituzte antolatzaileek, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko haurrek eginak.
Gabonetako Marrazki Lehiaketa hitzordu klasikoa da haur pasaitarren artean, aurtengoa lehiaketaren XLVII. aldia baita. Pasaiako ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen dute lehiaketan. Pasaiatik kanpo ikasi baina bertan bizi diren haurrek ere parte hartzeko aukera izaten dute.
Adinaren arabera, bost maila desberdintzen dituzte antolatzaileek. Aurten 4 urteko haurrek egindako 136 marrazki bildu dituzte; 274 marrazki egin dituzte 5 eta 6 urte bitarteko txikiek; 7-8 urtekoek 280; 228 lan 9 eta 11 urte artekoek, eta azkenik, zaharrenen mailan, 87 marrazki aurkeztu dituzte 12 eta 14 urte bitarteko nerabeek. .
Sariak, etzi, kultur etxean
Jose Mensuro margolaria eta arte kritikan aditua Juan Antonio Garcia aritu dira epaile gisa lehiaketan. Maila bakoitzeko bost marrazki hautatu dituzte eta sariak, etzi banatuko dituzte, 19:00etatik aurrera, Antxoko Udal Liburutegian.
Sari banaketa egiterako, Antxoko Kultur Etxeko paretetan zintzilik izango dira lehiaketan parte hartu duten marrazki guztiak, erakusketa sariak banatu ondoren inauguratuko baitute.
Sarituen zerrenda
4 urte
Lehen Saria. Joselu Sanchez.
2. Saria. Ander Garcia.
3. Saria. Owen Hyden Jauristi.
Akzesita. Oier Garcia.
Akzesita. Oier Gallastegi.
5-6 urte
Lehen Saria. Jon Bea Etxaniz.
2. Saria. Kristina Leiza.
3. Saria. Irati De Dios.
Akzesita. Marina Lain Arratibel.
Azesita. Oihane Sanchez Avila.
7-8 urte
Lehen Saria. Josu Unsuain.
2. Saria. Xabier Txintxurreta.
3. Saria. Danel Kerejeta.
Akzesita. Inhar Gurrea.
Akzesita. Maialen Balzola.
9-11 urte
Lehen Saria. Leila Saiol.
2. Saria. Iñaki Lasagabaster.
3. Saria. Mikel Obeso.
Akzesita. Josu Pereira.
Azesita. Irati Agirre.
12-14 urte
Lehen Saria. Ander Rivas.
2. Saria. Ainhoa Cabrerizo.
3. Saria. Ibane Amigot.
Akzesita. Maialen Vila Lopez.
Azesita. Anne Ortega.