Juanmari Lujanbio bederatzigarren izan da Txakurkros proban
Joan den igandean Espainiako kopako Txakurkroseko lehen lasterketa jokatu zuten San Adrian de Juarrosen (Burgos, Espainia). Bertan Juanmari Lujanbio sanjuandarrak parte hartu zuen bere txakur Bubusekin batera. Sailkapen orokorrean bederatzigarren geldi...
Joan den igandean Espainiako kopako Txakurkroseko lehen lasterketa jokatu zuten San Adrian de Juarrosen (Burgos, Espainia). Bertan Juanmari Lujanbio sanjuandarrak parte hartu zuen bere txakur Bubusekin batera. Sailkapen orokorrean bederatzigarren gelditu zen, eta bere mailan, beteranoak-40, laugarren.
Guztira 100 parte-hartzailek egin zuten 9,8 kilometroko proba euren txakurrekin.
Hurrengo proba, asteburuan
Lujanbiok datorren asteburuan du hitzordua. Valgorgina herrira (Bartzelona, Herrialde Katalanak) joango da bi eguneko txapelketan parte hartzera. Hurrengo proba, Gabonak ondoren izango du, urtarrilaren 16an.