Gol baten aldeagatik galdu zuen Irungo Bidasoa eskubaloi taldeak Badajozen kontra: 29-28. Emaitza horrengatik hamalaugarren dira orain sailkapen orokorrean horiak, zazpi punturekin. Azpitik bi talde bakarrik dituzte, Universidad de Leon eta Ingenieros. Gainetik, aldiz, Adelma-Sinfin eta Torrelavega dituzte, bederatzina punturekin. Datorren partida Artalekun jokatuko dute, larunbatean, 18:30ean, Adelma Sinfin-en kontra.