Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen herenegun Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Gironaren etxean. Ligako hamabigarren jardunaldian 54-75, erraz, gainditu zituzten gironarrak Pepelu Mugikaren neskek. Hamargarren dira orain Hondarribia-Irun taldeko neskak, hamasei punturekin. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Hondartzan, 20:00etatik aurrera. Hala, azken partidetako maila mantentzen saiatuko dira, beste garaipen batekin sailkapenean gora egiteko.