Zubimuxu biribilgunean jarritako argiak / A.P-K.
Ostiralean egin zen hiriari eguberri giroa emateko muntatzen den argiteria berezia pizteko ekitaldi ofiziala, Zabaltza plazan. Iaz bezala LED hodi goriez eta mikrobonbilez eginiko irudietan oinarritutako argiztapena aukeratu du Maycolux enpresak. Sistema horrekin nergiaren %80a aurreratzen dela jakinarazi du Hiritarren Harremanetarako ordezkari Maite Cruzadok. Azken gabonekin alderatuta badira nobedadeak aurten, hala nola, erabilitako kolore aniztasuna (kolore beroak gehitu zaizkie ohiko zuri eta urdin hotzei), eta Porcelanasko biribilgunea aurrenekoz hornitu izana.