Pirritx, Porrotx eta Mari Motots urtarrilaren 5ean Lezon izango dira
Gabonetako oporrak bukatu eta eskolara itzuli aurretik, Lezoko haurrek izango dute zerekin kontsolatu. Izan ere, azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak igoko dira Bekoerrota kiroldegian prestatuko duten oholtzara. Urtarrilaren 5ean izango dira herrian. Datorren astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai pailazoen ikuskizunerako sarrerak. Sarrera horiek Lezon eta Errenteria-Oreretan salduko dituzte, honako puntuetan: Lezon, Bekoerrota kiroldegian bertan, Altzate igerilekuetan eta Donibane kaleko Kultura eta Euskara bulegoan; Errenteria-Oreretan, berriz, Xenpelar kulturdendan. Kultura eta Euskara bulegoari dagokionez, 08:30etik 14:30era izango da irekia. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ikusteko sarrera bakoitzak bost euro balio ditu. Ez dira zenbatuak izango. Hiru urtetik gorako guztiek erosi beharko dute sarrera. Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar sarrera eros ditzake. Nahiz eta azken urteetan sarrerak agortu diren, sarrera guztiak ez badituzte saltzen, urtarrilaren 5ean bertan salduko dituzte. Horrela, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte leihatilak. 11:00tan irekiko lituzkete, 12:00etan hasiko baita ikuskizuna. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak: kiroldegiko ate nagusia eta atzealdeko arrapala. Lezoko Udaletik eskaera egin diete herritarrei: «Ikuskizunak azkeneko urteetan izan duen arrakasta kontuan hartuta, eta inguruko herrietako gurasoen eta haurren eskaera ere gehitzen dela ikusita, Udalak dei egin nahi die gurasoei: lehentasuna eman sarrerak haurrei erosteari, mesedez. Aldi berean, ahalik eta [...]
Gabonetako oporrak bukatu eta eskolara itzuli aurretik, Lezoko haurrek izango dute zerekin kontsolatu. Izan ere, azken urteetan bezala, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak igoko dira Bekoerrota kiroldegian prestatuko duten oholtzara. Urtarrilaren 5ean izango dira herrian.
Datorren astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai pailazoen ikuskizunerako sarrerak. Sarrera horiek Lezon eta Errenteria-Oreretan salduko dituzte, honako puntuetan: Lezon, Bekoerrota kiroldegian bertan, Altzate igerilekuetan eta Donibane kaleko Kultura eta Euskara bulegoan; Errenteria-Oreretan, berriz, Xenpelar kulturdendan. Kultura eta Euskara bulegoari dagokionez, 08:30etik 14:30era izango da irekia.
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizuna ikusteko sarrera bakoitzak bost euro balio ditu. Ez dira zenbatuak izango. Hiru urtetik gorako guztiek erosi beharko dute sarrera.
Pertsona bakoitzak, gehienez, hamar sarrera eros ditzake. Nahiz eta azken urteetan sarrerak agortu diren, sarrera guztiak ez badituzte saltzen, urtarrilaren 5ean bertan salduko dituzte. Horrela, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte leihatilak. 11:00tan irekiko lituzkete, 12:00etan hasiko baita ikuskizuna. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak: kiroldegiko ate nagusia eta atzealdeko arrapala.
Lezoko Udaletik eskaera egin diete herritarrei: «Ikuskizunak azkeneko urteetan izan duen arrakasta kontuan hartuta, eta inguruko herrietako gurasoen eta haurren eskaera ere gehitzen dela ikusita, Udalak dei egin nahi die gurasoei: lehentasuna eman sarrerak haurrei erosteari, mesedez. Aldi berean, ahalik eta haur gehienentzako lekua egon dadin, ahal dela bi gurasoak joan ordez, heldu bakarra joan dadila».