Ez atzera eta ez aurrera
Hondarribia-Irunek Obenasaren aurkako partidua galdu zuen iragan jardunaldian. Defentsa lanetan ez zuten asmatzen jakin eta hiru garaipen eskuratu dituzte guztira ligako hamaikagarren jardunaldian. Ondorioz, jaitsiera postutatik puntu bakarrera daude etxeko neskak eta Gironan igandean arratsaldeko 18:00etan jokatuko duten partidua irabazteko helburu bakarra dute buruan.