Alegazio gehiago kanpo kaiaren aurka
Joan den ostiralean bukatu zen kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari alegazioak aurkezteko epea, eta beste hainbat sindikatuk, alderdik eta eragilek bezala, ezker abertzaleak eta Aralarrek alegazioak aurkeztu dituzte. Ezker abertzalearen arabera, plan zuzentzaileak ez du portu azpiegitura berri baten eraikuntza justifikatzen: “Planak suposatzen duen hazkunderako beharrizan premiazkoa eta estrategikoa ez dago merkatu datuetan zein balorazio sozioekonomikoetan oinarritua”. Horrez gain, plan zuzentzaileak zein ingurumen txostenak finantziazioaren eragina ez dutela aztertzen adierazi du ezker abertzaleak. “Plan zuzentzailek prozedurak urratzen ditu, eskumenak modu iruzurtian erabiltzen ditu eta herritarren parte hartzetik ihes egiten du. Plan honen benetako bultzatzaileak portuko ekimenetik kanpo dauden eragileak dira. Hauek izaera publikoa duen bazkide baten bila dabiltza, Portu Agintaritza, zeinak diru publikoaren bidez plataforma eta eremuak sortuko dituen, bertan bestelako ekinbideak finkatuko dituzten eragile pribatuek, inolaz ere portu ekinbideari loturarik izango gabe”, azaldu dute ezker abertzaleko kideek. Aralarrek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Pasaiako Portu Agintaritzari eta Estatuko Portuei bakoitzak bere eskumenen arabera, “anbiguotasunean mugitzen den eta gauzatzen ez den proiektu hori bultzatzeari utzi” diezaiotela eskatu die. “Gero eta azterketa, datu eta txosten gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu kanpoko kaiaren proiektuak inguru hori biziberritu ordez, bere hiri eremua, landa eremua, Jaizkibel mendia, eta itsas eremua txikituko” dituela [...]
Joan den ostiralean bukatu zen kanpo kaiaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari alegazioak aurkezteko epea, eta beste hainbat sindikatuk, alderdik eta eragilek bezala, ezker abertzaleak eta Aralarrek alegazioak aurkeztu dituzte.
Ezker abertzalearen arabera, plan zuzentzaileak ez du portu azpiegitura berri baten eraikuntza justifikatzen: “Planak suposatzen duen hazkunderako beharrizan premiazkoa eta estrategikoa ez dago merkatu datuetan zein balorazio sozioekonomikoetan oinarritua”. Horrez gain, plan zuzentzaileak zein ingurumen txostenak finantziazioaren eragina ez dutela aztertzen adierazi du ezker abertzaleak.
“Plan zuzentzailek prozedurak urratzen ditu, eskumenak modu iruzurtian erabiltzen ditu eta herritarren parte hartzetik ihes egiten du. Plan honen benetako bultzatzaileak portuko ekimenetik kanpo dauden eragileak dira. Hauek izaera publikoa duen bazkide baten bila dabiltza, Portu Agintaritza, zeinak diru publikoaren bidez plataforma eta eremuak sortuko dituen, bertan bestelako ekinbideak finkatuko dituzten eragile pribatuek, inolaz ere portu ekinbideari loturarik izango gabe”, azaldu dute ezker abertzaleko kideek.
Aralarrek, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Pasaiako Portu Agintaritzari eta Estatuko Portuei bakoitzak bere eskumenen arabera, “anbiguotasunean mugitzen den eta gauzatzen ez den proiektu hori bultzatzeari utzi” diezaiotela eskatu die.
“Gero eta azterketa, datu eta txosten gehiago ezagutu, orduan eta argiago dugu kanpoko kaiaren proiektuak inguru hori biziberritu ordez, bere hiri eremua, landa eremua, Jaizkibel mendia, eta itsas eremua txikituko” dituela iritzi dio Aralarrek.
Aralarren arabera, ez dago koherentziarik eta ez dator bat kontsulta publikora aurkeztu zen txostenaren eta bere Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenaren artean.
Guztira 50 alegazio aurkeztu ditu, arrazoi ekonomikoei eta lanpostuei lotutakoak, badiaren biziberritzeari lotutakoak eta trafikoei lotutakoak.