Elkarte eta kirolarientzako laguntzak %20 jaitsi dira aurten
Jose Angel Rodriguezek jakinarazi duenez, Udal Kirol Patronatuak onartu ditu dagoeneko diru laguntzak elkarte eta kirolarientzat. Guztira, 43.000 euroko laguntzak banatuko dituzte, 2010. urteko ekitaldiaren baitakoak. Patronatuak aitortu du diru lagunt...
Jose Angel Rodriguezek jakinarazi duenez, Udal Kirol Patronatuak onartu ditu dagoeneko diru laguntzak elkarte eta kirolarientzat. Guztira, 43.000 euroko laguntzak banatuko dituzte, 2010. urteko ekitaldiaren baitakoak. Patronatuak aitortu du diru laguntzak murriztu behar izan dituela aurten (zehazki %20) eta krisi ekonomikoari egotzi dio laguntzak jaitsi behar izana.
Laguntza horiek, hain zuzen, taldeen ohiko ekintzetara, aisialdiko ezohiko kirol ekitaldietara eta izendapen libreetakora zuzenduta daude. Horiek laster banatuko dituztela ere jakinarazi du, baina eskatu dituztenei dokumentazio guztia zuzen eramateko ere eskatu die.
Patronatutik gogorarazi dute laguntzak emateaz gain, euren lana lokalak uztera zuzentzen dela momentu askotan.