San Tomas egunean postuak jartzeko eskaera egin daiteke
San Tomas Eguna eguna dela eta, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak jakinarazi du dagoeneko egin daitekeela eskaera erakustokia jartzeko azokan. Interesa dutenek jakin behar dute abenduaren 10ean bukatzen dela epea eskaera hori egiteko. Eskaerak udale...
San Tomas Eguna eguna dela eta, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak jakinarazi du dagoeneko egin daitekeela eskaera erakustokia jartzeko azokan. Interesa dutenek jakin behar dute abenduaren 10ean bukatzen dela epea eskaera hori egiteko.
Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, Kulturgunean jaso daitekeen eredua erabilita. Alfontso XI kalean har daiteke. Eskaerarekin batera postuaren krokisa eta neurriak adierazi behar dira.
Urtero moduan, postuen kokapena erabakitzeko bilera egingo da interesatuekin. Hori, hain zuzen, abenduaren 15ean izango da, 18:00etan, Udaletxean (lehenengo solairuan). Burgosen arabera, ezinbestekoa izango da eskaera egin duten guztiak bertaratzea, baita eskaera epearen barruan egina izatea ere.