Ondartxori buruzko parte-hartze prozesua abiatuko du Udalak
Ondartxo nola eraiki nahi dugu izenburupean Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu berria jarriko du abian. Hala iragarri zuten asteazkenean San Pedroko alkateorde Edurne Baztarrika eta Maider Ziganda alkateak . Esan zutenez, bi parte-hartze sa...
Ondartxo nola eraiki nahi dugu izenburupean Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu berria jarriko du abian. Hala iragarri zuten asteazkenean San Pedroko alkateorde Edurne Baztarrika eta Maider Ziganda alkateak .
Esan zutenez, bi parte-hartze saio egingo dituzte. Hilaren 11n eta 18an, 10:00etatik aurrera San Pedroko ikastolan.
Eremua aisialdirako berreskuratu
Ontziolaren inguruan dagoen eremua aisialdirako berreskuratzeko asmoa du Udalak, eta horretara bideratutako ekipamendua egingo dela jasota dago Foru Aldundiarekin Udalak duen hitzarmenean. Proiektua eskatu baino lehen, ordea, bizilagunen ekarpenak bildu nahi dituzte.
Herritarren parte-hartze errazte aldera komunikazio plana marraztu dutela iragarri zuten. Hala, San Pedroko postontzi guztietan gutuna banatzeko asmoa dute. Horrez gain, kartelak jarriko dituzte barruti guztietan eta ekarpenak posta elektronikoz bidaltzea aukera emango dute, pasaialanduz@psasaia.net helbidearen bitartez. Webgunean informazio zintzilikatu eta esku orria ere egingo dutela esan zuten.
«Parte-hartzearekin konpromiso irmoa»
Abiatzear den parte-hartze prozesu honekin Alkatetzak «parte-hartzearekin duen konpromiso irmoa» berretsi nahi du. «Erabakigunea pasaian dago eta pasaitarrek erabakitzeko gaitasuna dute» esan zuen Zigandak.