Kode Etikoa onartu du Udal Gobernu Taldeak
Guztira 24 puntu jorratu zituzten atzoko ohiko udalbatzarrean Udal Gobernu Taldeko zazpi zinegotziek. OiartzunBaikoak ez ziren agertu. Puntu nagusienen artean, Oiartzungo Udaleko Alkateen eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartu zuten. Udal Gobernu Taldeak oposizioaren jarrera salatu zuen, ez zelako «aurpegia ematera azaldu». Aitor Etxeberria alkateak nabarmendu zuenez, pasa den legegintzaldian gertatutakoa «oso larria da», baina Udal Gobernu Taldearentzako eta herritarrentzako «are larriagoa da» oposizioko kideek hartu duten jarrera: «Martin Beramendik mehatxatu egin gaitu salaketekin eta OBk aurreko legegintzaldiko gastuak justifikatu ditu. Horrek zer esan nahi du, berriro Udalera iristen badira jarrera bera izango dutela? Herriari barkamena eskatu beharko lioteke». Bestalde, Etxeberriak, Kode Etikoa martxan jarri zuen eta legegintzaldi honetan protokoloan eta dietatan egin duen gastuaren berri eman zuen: «Hiru urte eta erdian 10.115 euro gastatu dira otordu eta luntxetan, aurreko legegintzaldian baino zortzi aldiz gutxiago». Hamarnaka herritar ere bildu ziren udalbatzarrera, gaiak sortu duen haserrearen erakusle. Herritarrek nabarmendu zuten badaudela horrelakoak egiten dituzten politikariak, baina ez direla denak halakoak. Erantzukizunak, epaitegietan Gobernu Taldeak erantzukizunak epaitegietan eskatuko dituela ere azaldu zuen. Hilabete honen bukaerarako kereilak sartzea aurreikusten dute. Eskubideen aldeko mozioa Bestalde, eskubide zibil eta politikoen aldeko mozioa onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. Etxeberriak nabarmendu zuen hartutako erabakia sendoa dela, eta [...]
Guztira 24 puntu jorratu zituzten atzoko ohiko udalbatzarrean Udal Gobernu Taldeko zazpi zinegotziek. OiartzunBaikoak ez ziren agertu. Puntu nagusienen artean, Oiartzungo Udaleko Alkateen eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartu zuten.
Udal Gobernu Taldeak oposizioaren jarrera salatu zuen, ez zelako «aurpegia ematera azaldu». Aitor Etxeberria alkateak nabarmendu zuenez, pasa den legegintzaldian gertatutakoa «oso larria da», baina Udal Gobernu Taldearentzako eta herritarrentzako «are larriagoa da» oposizioko kideek hartu duten jarrera: «Martin Beramendik mehatxatu egin gaitu salaketekin eta OBk aurreko legegintzaldiko gastuak justifikatu ditu. Horrek zer esan nahi du, berriro Udalera iristen badira jarrera bera izango dutela? Herriari barkamena eskatu beharko lioteke».
Bestalde, Etxeberriak, Kode Etikoa martxan jarri zuen eta legegintzaldi honetan protokoloan eta dietatan egin duen gastuaren berri eman zuen: «Hiru urte eta erdian 10.115 euro gastatu dira otordu eta luntxetan, aurreko legegintzaldian baino zortzi aldiz gutxiago».
Hamarnaka herritar ere bildu ziren udalbatzarrera, gaiak sortu duen haserrearen erakusle. Herritarrek nabarmendu zuten badaudela horrelakoak egiten dituzten politikariak, baina ez direla denak halakoak.
Erantzukizunak, epaitegietan
Gobernu Taldeak erantzukizunak epaitegietan eskatuko dituela ere azaldu zuen. Hilabete honen bukaerarako kereilak sartzea aurreikusten dute.
Eskubideen aldeko mozioa
Bestalde, eskubide zibil eta politikoen aldeko mozioa onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. Etxeberriak nabarmendu zuen hartutako erabakia sendoa dela, eta aukeratutako bidea jarraituko duela ezker abertzaleak.
Herritarrek oposizioaren jarrera salatu zuten: «Jendeak gertatzen denaren larritasunaz ohartu behar du, are gehiago orain, berebizikoa momentua bizi baitugu, baina oposizioko kideak ez dira aurpegia emateko gai».
Saharako lurralde okupatuetan Maroko egiten ari den sarraskia eta nazioartearen konplizitatea eta isiltasuna (batez ere Espainiako estatuarena) ere salatu zituen Udalak, beste mozio baten bidez.
Hirugarren mozioa UEMAk sartu zuen Oiartzunen ere jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak euskaraz erregistratzeko eskubidearen alde. Onartu zuten.
Bestalde, atzoko udalbatzarretik, Udalaren eta Cadarsoren arteko hitzarmena behin betikoa da.
Haurtzaro Ikastolari eta Udal Ikastola Partzuergoari lur eremuak ere utzi dizkiete, hezkuntzarako azpiegiturak eraikitzeko. Haurtzaro Ikastolako lehendakariak, Iñaki Irastorzak, «poza» agertu zuen.
Gainera, Oiartzungo eta Lezoko udaltzainek gauetako zerbitzua elkarrekin emateko hitzarmena luzatzea ere onartu zuten, eta horretarako beharrezko baimenak eskatuko dizkiote Herrizaingo Sailari.
Oposizioren galderei erantzuna
Era berean, Etxeberria alkateak OBk azken hilabetean udaletxean egindako galderak erantzun zituen, nahiz eta eurak ez egon bertan. «Modan jarri da beraien artean batzordeetara ez joatea eta gero sarreran galderak egitea. Joan izan balira, galdera hauek ez zituzten egin beharrik ere izango; horixe gertatzen da Ugaldetxoko garapenari buruz edota Donostialdeko Zatikako Planari buruzko informazioa eskatuta. Atez ateko bilketako datuak ere eskatu dituzte, San Markoseko web