European Maritime Heritageren kultur batzarra egingo dute Ondartxon
Bihar European Maritime Heritageren kultur batzarra egingo dute San Pedroko Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan, Albaola Itsas Kultur Erakundeak antolatuta. Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa eta Albaolaren lana gertutik ezagutzeko asmoz, European Mari...
Bihar European Maritime Heritageren kultur batzarra egingo dute San Pedroko Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan, Albaola Itsas Kultur Erakundeak antolatuta. Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa eta Albaolaren lana gertutik ezagutzeko asmoz, European Maritime Heritagek bere kultur batzordea Pasaian antolatzea erabaki du.
European Maritime Heritage (www.european-maritime-heritage.org) Europako itsas kultur erakunderik garrantzitsuena da, eta bere helbururik nagusiena ondare balioa duten itsasontziak babestea eta haien erabilera bultzatzea da. Bere eginkizunen artean Europako herri guztientzat komuna izango den eta ontzi horietara egokituko den itsas legedia sortzea da.