Bihar banatuko dute Oarsoarrak Euskararen Saria
Oarsoarrak Euskararen Saria emango dute San Markoko gotorlekuan, 13:00etan
Bihar, 13:00etan, lehenengo Oarsoarrak Euskararen Saria nork jasoko duen jakinaraziko dute. San Markoko gotorlekuan izango da sari banaketa, 13:00etan. Hala, Oarsoaldeko eragile batek euskararen alde egindako lana sarituko du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Sarien lehenengo ekitaldian, sari nagusiaz gain, ohorezko aipamena ere egingo diote eskualdeko talde, pertsona edo eragile bati. Euskararen Egunarekin bat egingo du sarien banaketak.