Aurrekontua eta plan ekonomiko finantzarioa aurkeztuko ditu Udalak
Pasaiako Udalaren egoera ekonomikoak kezka iturri izaten jarraitzen du. EAJk, EAk, H1ek eta PPk Udalak 4,5 milioi euroko defizita pilatzen duela salatu zutenez geroztik, erreakzioak ugariak izan dira. Atzo, esaterako, Ogasun diputatu Peio Gonzalezek Pasaiako Udalari plan finantzarioa aurten aurkeztu ezean ez zaiola mailegurik baimenduko esan zuen. Batetik eta bestetik zabaltzen ari diren albisteen aurrean, eta, besteak beste, «lasaitasun mezua helarazi asmoz», Udalaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa helarazi zien herenegun Ziganda alkateak hedabideei. Udalak ekonomikoki porrot egin duenik ukatu zuen beste behin eta 2010. urteko ekitaldia mailegua eskatu beharrik gabe itxiko dutela zehaztu zuen. Zigandak, era berean, 2010eko ekitaldian sarrerak gastuak baina handiagoak izan direla zehaztu zuen. «Lau milioiko inbertsioetarako ez dugu mailegurik behar izan», nabarmendu zuen. Mailegua inbertsioetarako Kontua, baina, aurreko ekitaldietatik egin gabe geratu diren inbertsioei aurre egin ahal izatea da, eta horretarako Udalaren asmoa zein den azaldu zuen Zigandak. Esan zuenez, aurreko ekitaldietan egin gabe geratu diren egitasmoei aurre egin ahal izateko Udalak 1.588.000 euroko mailegua beharko luke. Mailegu behar hori gutxitzeko, baina, 2009. urteko ekitaldiko soberakina edo gaineratikoa erabiliko dutela gaineratu zuen alkateak. Izan ere, Zigandak zehaztu zuenez, 2009. urtean Pasiako Udalak 710.000 euroko soberakina izan du inbertsioetarako atalean, eta beste 400.000 euroko soberakin, aurrekontu orokorrean. [...]
Pasaiako Udalaren egoera ekonomikoak kezka iturri izaten jarraitzen du. EAJk, EAk, H1ek eta PPk Udalak 4,5 milioi euroko defizita pilatzen duela salatu zutenez geroztik, erreakzioak ugariak izan dira. Atzo, esaterako, Ogasun diputatu Peio Gonzalezek Pasaiako Udalari plan finantzarioa aurten aurkeztu ezean ez zaiola mailegurik baimenduko esan zuen.
Batetik eta bestetik zabaltzen ari diren albisteen aurrean, eta, besteak beste, «lasaitasun mezua helarazi asmoz», Udalaren egoera ekonomikoari buruzko informazioa helarazi zien herenegun Ziganda alkateak hedabideei.
Udalak ekonomikoki porrot egin duenik ukatu zuen beste behin eta 2010. urteko ekitaldia mailegua eskatu beharrik gabe itxiko dutela zehaztu zuen. Zigandak, era berean, 2010eko ekitaldian sarrerak gastuak baina handiagoak izan direla zehaztu zuen. «Lau milioiko inbertsioetarako ez dugu mailegurik behar izan», nabarmendu zuen.
Mailegua inbertsioetarako
Kontua, baina, aurreko ekitaldietatik egin gabe geratu diren inbertsioei aurre egin ahal izatea da, eta horretarako Udalaren asmoa zein den azaldu zuen Zigandak. Esan zuenez, aurreko ekitaldietan egin gabe geratu diren egitasmoei aurre egin ahal izateko Udalak 1.588.000 euroko mailegua beharko luke. Mailegu behar hori gutxitzeko, baina, 2009. urteko ekitaldiko soberakina edo gaineratikoa erabiliko dutela gaineratu zuen alkateak. Izan ere, Zigandak zehaztu zuenez, 2009. urtean Pasiako Udalak 710.000 euroko soberakina izan du inbertsioetarako atalean, eta beste 400.000 euroko soberakin, aurrekontu orokorrean. Horri, Zaharren Egoitzaren, Udal Euskaltegiaren eta Pasaia Musikalen soberakina gehituta, Udalaren 2009ko ekitaldiko soberakina, 1.700.000euro ingurukoa dela esan zuen alkateak.
Inbertsioetarako den soberakinaren zatia, hau da, 710.000 euro, mailegu beharra txikitzera bideratu nahi du Udalak. Hala egingo balitz Udalaren egiazko mailegu beharra 878.000 eurokoa litzatekela jakinarazi zuen alkateak.
Plan ekonomiko finantzarioa
Udalak inbertsioei aurre egiteko behar duen mailegua eskatzeko, plan ekonomiko finantzarioa aurkeztea ezinbesteko baldintza da, Foru Aldundiak hala exijitzen diolako. Plan ekonomiko finantzarioaren helburua, Udalak mailegua itzultzeko gai izango dela bermatzea da. Aipatu plana lantzen ari direla eta datorren astean aurkeztuko dutela iragarri zuen Zigandak.
Lehengo astean Foru Aldundiarekin bildu zirela eta ogasun diputatuari datu ekonomikoak helarazi dizkiotela esan du Zigandak. Plan finantzarioa Aldundiaren oniritzia jasotzen duenean, plenora eramango dutela iragarri zuen alkateak, eta datorren astean udalean aurkeztuko dutela esan zuen. Landu duten plan finantzarioa 2009. urtetik 2012. urtera arteko da.
Itzuli beharreko kopuruaz eta 2011rako aurrekontuaz
Udalen Finantzaziorako Foru Funtsari 2013. urtera bitartean Pasaiako Udalak 2.310.206 euro itzuli behar dizkiola esan zuen alkateak, eta horrek, Pasaiari ahalegin handia eskatuko diola gaineratu zuen.
2008an onartu zuen azkenekoz Pasaiako Udalak aurrekontua eta orduz geroztik luzatutako aurrekontuekin ari dira. Datorren urterako, baina, aurrekontu proposamena aurkezteko asmoa du Udal Gobernuak, eta Zigandak aurreratu zuenez, urtea bukatu baino lehen aurkeztuko dute.
omitxelena@hitza.info.