OiartzunBaiko kideak ez dira udalbatzarrera joango
Kode Etikoa jorratuko dute gaurko udalbatzarrean Oiartzungo zinegotziek, beste hainbat gairen artean (hogeitik gora puntu ditu gai zerrendak). OiartzunBaiko kideek udalbatzarrera ez joatea erabaki dute: “Ez hauteskundeetara aurkeztu inoren jomuga izateko, oiartzuarren eta Oiartzunen interesak defendatzeko baizik. Hori egiten ari gara, ahalik eta ondoen, jartzen dizkiguten oztopoak oztopo. Udal Gobernu Taldeak ezin du gauza bera esan”. Hona gaurko udalbatzarreko gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena Eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa Oiartzungo Udaleko Alkate eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartzeko proposamena Haurrak euskaraz inskribatzeko eskubidearen aldeko UEMAren mozioa Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Haurtzaro Ikastolaren alde egiteko proposamena Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren alde egiteko proposamena LIN-3A eremuaren arauen aldaketa. Behin-behineko onarpena UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako hasierako onarpena Elizalde Herri Eskolan frontoia eraikitzeko jarritako bermeak itzultzeko proposamena Fermiñene eraikinaren eraberritze lanen harrera egiteko proposamena Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadiko Kutxaren arteko hitzarmena Udala eta Recuperaciones Industriales Cadarsoren arteko hitzarmena Oiartzungo Udalaren zerbitzupeko enplegatuen lan-baldintzak arautzeko 2010. urterako akordioa Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua Lezoko Udalarekin batera emateko hitzarmena epe-luzatzea Hirigintza eta Ingurumen Sailetako jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza Kultur-etxeko jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza Kultur-etxeko lanpostuen Lan Arriskuen Ebaluazioaren lehenengo berrikusketa Margosoro margo akademia: 2010/2011 ikasturtean [...]
Kode Etikoa jorratuko dute gaurko udalbatzarrean Oiartzungo zinegotziek, beste hainbat gairen artean (hogeitik gora puntu ditu gai zerrendak). OiartzunBaiko kideek udalbatzarrera ez joatea erabaki dute: “Ez hauteskundeetara aurkeztu inoren jomuga izateko, oiartzuarren eta Oiartzunen interesak defendatzeko baizik. Hori egiten ari gara, ahalik eta ondoen, jartzen dizkiguten oztopoak oztopo. Udal Gobernu Taldeak ezin du gauza bera esan”.
Hona gaurko udalbatzarreko gai zerrenda:
- Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena
- Eskubide zibil eta politikoen alde aurkeztutako mozioa
- Oiartzungo Udaleko Alkate eta Zinegotzien Jardunerako Kode Etikoa onartzeko proposamena
- Haurrak euskaraz inskribatzeko eskubidearen aldeko UEMAren mozioa
- Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Haurtzaro Ikastolaren alde egiteko proposamena
- Lurzoru baten azalera-eskubidea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren alde egiteko proposamena
- LIN-3A eremuaren arauen aldaketa. Behin-behineko onarpena
- UGA-1, UAD 2 Ugaldetxo-Atamitx, Arau Subsidiarioen Aldaketarako hasierako onarpena
- Elizalde Herri Eskolan frontoia eraikitzeko jarritako bermeak itzultzeko proposamena
- Fermiñene eraikinaren eraberritze lanen harrera egiteko proposamena
- Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadiko Kutxaren arteko hitzarmena
- Udala eta Recuperaciones Industriales Cadarsoren arteko hitzarmena
- Oiartzungo Udalaren zerbitzupeko enplegatuen lan-baldintzak arautzeko 2010. urterako akordioa
- Udaltzaingoaren gaueko zerbitzua Lezoko Udalarekin batera emateko hitzarmena epe-luzatzea
- Hirigintza eta Ingurumen Sailetako jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza
- Kultur-etxeko jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldirako plangintza
- Kultur-etxeko lanpostuen Lan Arriskuen Ebaluazioaren lehenengo berrikusketa
- Margosoro margo akademia: 2010/2011 ikasturtean margo ikasketak egingo dituzten ikasle oiartzuarrei bekak emateko oinarriak
- Kausua mendian lur-trukaketa bat egiteko proposamena
- Herri Onurako 2.063.1 Pikokarate mendiko 105 eta 113 unadetako egur ustiaketa
- Beste organoen jardueraren jarraipena
- Eskari-galderak