Lezoko Hitza 2010-12-01 16:36:07
Gaur bukatu da Pasaiako Portuaren Plan Zuzentzailearen ingurune jasangarritasun txostenari alegazioak jartzeko epea. Eskualdeko hainbat erakundek eta eragilek bezala, Lezoko Udalak ere jarri dio alegazioa. Haritz Salaberria Lezoko alkateak adierazi du Lezoko Udalaren jarrerarekin bat datorrela alegazioak aurkeztea. “Udalak egin nahi duten kanpo kaiaren aurkako jarrera izan du”, gogorarazi du alkateak “eta horregatik aurkeztu dugu alegazioa. Gure ustez, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta, gainera, kalte handiak eragingo lituzke, eraikitzen badute”. “Gainera, kanpo kairik gabe badiaren biziberritzerik ez dagoela esaten digute eta hori xantaia da”, esan du Salaberriak. Dokumentuak eta azterketak egin ahala jarrera hori berretsi dutela gaineratu du alkateak. Ekarpenak alboratuta, alegazioak jarri dituzte Salaberriak gogorarazi duenez, Lezoko Udalak “egin daitezkeen ekarpen eta alegazio guztiak” egin ditu. “Txostenari ekarpenak egin genizkion, horiek egiteko garaian, huts egiteak adieraziz. Hala ere, ez dituzte kontuan hartu eta, ondorioz, alegazio moduan aurkeztuko dugu”, azaldu du. Alegazio bakarra baldin bada ere, mardula da txostena eta hainbat puntu ditu. Horrela, alternatibarik aztertu ez dutela salatu du Lezoko Udalak, “eta aztertzen badituzte, oso gainetik dira”. Horrez gain, tramite akatsa ere egiten dutela adierazi du, “ingurune jasanarritasun txostenean egin duten azken proposamena agertzen baita, hau da, azaleraren erdia. Plan Zuzentzailean, berriz, aurreko proposamenaren azalera agertzen da”. Beste [...]
Gaur bukatu da Pasaiako Portuaren Plan Zuzentzailearen ingurune jasangarritasun txostenari alegazioak jartzeko epea. Eskualdeko hainbat erakundek eta eragilek bezala, Lezoko Udalak ere jarri dio alegazioa.
Haritz Salaberria Lezoko alkateak adierazi du Lezoko Udalaren jarrerarekin bat datorrela alegazioak aurkeztea. “Udalak egin nahi duten kanpo kaiaren aurkako jarrera izan du”, gogorarazi du alkateak “eta horregatik aurkeztu dugu alegazioa. Gure ustez, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta, gainera, kalte handiak eragingo lituzke, eraikitzen badute”. “Gainera, kanpo kairik gabe badiaren biziberritzerik ez dagoela esaten digute eta hori xantaia da”, esan du Salaberriak. Dokumentuak eta azterketak egin ahala jarrera hori berretsi dutela gaineratu du alkateak.
Ekarpenak alboratuta, alegazioak jarri dituzte
Salaberriak gogorarazi duenez, Lezoko Udalak “egin daitezkeen ekarpen eta alegazio guztiak” egin ditu. “Txostenari ekarpenak egin genizkion, horiek egiteko garaian, huts egiteak adieraziz. Hala ere, ez dituzte kontuan hartu eta, ondorioz, alegazio moduan aurkeztuko dugu”, azaldu du.
Alegazio bakarra baldin bada ere, mardula da txostena eta hainbat puntu ditu. Horrela, alternatibarik aztertu ez dutela salatu du Lezoko Udalak, “eta aztertzen badituzte, oso gainetik dira”. Horrez gain, tramite akatsa ere egiten dutela adierazi du, “ingurune jasanarritasun txostenean egin duten azken proposamena agertzen baita, hau da, azaleraren erdia. Plan Zuzentzailean, berriz, aurreko proposamenaren azalera agertzen da”.
Beste puntuetako bat energia instalazioak dira. Horrela, instalazio horiek zeintzuk izango diren ez dutela zehaztu salatu dute Lezoko Udaletik, “eta, ondorioz, ezin dira neurtu zeintzuk izango diren sortuko dituzten kalteak”.
Bideragarritasun ekonomikoa
Ingurune jasangarritasun txostenean kanpo kaiak Natura 2000 Sarean eragingo ditzakeen kalteak “oso gainetik” aztertzen dituela salatu du Haritz Salaberriak. Horrela, txosten horrek “aurretik hartu dituzten erabakiak justifikatzen dituela” adierazi du.
Gainera, alegazioan bertan, Pasaiako Portuko Agintaritzak barruko pltaforma logistikoak izango duen eragina ez duela islatzen adierazi. “Plataforma horren eragingo lukeen trafikoarengatik lezoarren bizi-kalitatearen galera ekarriko luke, baita nekazal-guneen galera ere”, esan du Salaberriak.
Alegazioarekin batera, eranskina ere aurkeztu du Lezoko Udalak. Horrela, kanpo kaiaren eta plataforma logistikoaren bideragarritasun ekonomikoaren azterketa egin dute.