Hernanin, hondakinak kudeatzeko ahalmena behin-behinean etenda
Donostiako Auzitegiak behin-behinean eten du Hernani hiri hondakinak kudeatzeko zuen ahalmena. Pasa den maiatzaren 4an, hiri hondakinak kudeatzeko eta jasotzeko eskumena berreskuratzea onartu zuen Hernanik (lehen San Markoseko Mankomunitatearen esku ze...
Donostiako Auzitegiak behin-behinean eten du Hernani hiri hondakinak kudeatzeko zuen ahalmena.
Pasa den maiatzaren 4an, hiri hondakinak kudeatzeko eta jasotzeko eskumena berreskuratzea onartu zuen Hernanik (lehen San Markoseko Mankomunitatearen esku zegoen). Donostiak, ordea, ez zuen erabakia onartu eta helegitea jarri zuen Hernaniren kontra, esanez, «eskumen hori bere egitea San Markosen interes orokorraren aurkakoa zela».
Oiartzunek, zer etor zitekeen ikusita, parte hartu zuen epaiketan, Hernaniren alde. Donostiazko Auzitegiaren epaiaren arabera, orain, Hernanik atzera egin behar du. Behin-behineko epaia denez, sententziaren zain daude. Erabakia behin betikoa bihurtzen bada, Usurbilen eta Oiartzunen ere eragina izan dezake.