Garbitania enpresako karguak legezkoak diren jakin nahi du H1ek
Duela aste batzuk OiartzunBaik (OB) salatu zuen Garbitania Zero Zabor enpresaren kontratazioa ez dela gardena izan, euren ustez. Bide beretik, Garbitaniako enpresako karguak legezkoak diren ikertzeko eskatu dio Hernaniko Hamaikabatek hango Udaleko zerb...
Duela aste batzuk OiartzunBaik (OB) salatu zuen Garbitania Zero Zabor enpresaren kontratazioa ez dela gardena izan, euren ustez. Bide beretik, Garbitaniako enpresako karguak legezkoak diren ikertzeko eskatu dio Hernaniko Hamaikabatek hango Udaleko zerbitzu juridikoei.
Garbitania Zero Zabor enpresa publikoa Hernanik, Oiartzunek eta Usurbilek sortu dute, hiri honakinak kudeatzeko. Enpresan, hiru udaletxeetako ordezkariak daude, baina Hamaikabaten arabera, «ez dago akordiorik» Hernaniko bi zinegotzi Garbitanian aritzeko (Garbitaniako ordezkari dira ezker abertzaleko Izaskun Txintxurreta eta Ezker Batuko Beatriz Fernandino).
Hamaikabaten arabera, kargu horiek Hernaniko udalbatzarrean onartu behar dituzte.