Galepertarrak eta Usoa elkarteei babesa eskaini die Adecap-ek
Adecap Arrantzaleen eta Ehiztarien Defentsarako Elkarteak babesa eskaini die Antxoko Galepertarrak eta Donibaneko Usoa elkarteei. Babes hori joan den urriaren 11an Jaizkibelen gertatutako ekintzen haritik dator. Izan ere, egun horretan ezezagun batzuek...
Adecap Arrantzaleen eta Ehiztarien Defentsarako Elkarteak babesa eskaini die Antxoko Galepertarrak eta Donibaneko Usoa elkarteei. Babes hori joan den urriaren 11an Jaizkibelen gertatutako ekintzen haritik dator. Izan ere, egun horretan ezezagun batzuek ehiza postuak hautsi zituzten, Usoak eta Galerpetarrak kudeatzen dituztenak, hain zuzen.
Bi elkarte horiek salaketa jarri zuten Ertzaintzan, “eta oraindik ez dugu inongo berririk”, salatu du Arrantzaleen eta Ehiztarien Defentsarako Elkarteak.