Gabonetako XIV. Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuek
Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako XIV. Ipuin Lehiaketa antolatu dute urtero legez. Herriko erretiratuen elkarteetako bazkide direnek har dezakete parte lehiaketan. Antolakuntzatik jakinarazi dute lehiaketara aurkezten dituzten ipui...
Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako XIV. Ipuin Lehiaketa antolatu dute urtero legez. Herriko erretiratuen elkarteetako bazkide direnek har dezakete parte lehiaketan. Antolakuntzatik jakinarazi dute lehiaketara aurkezten dituzten ipuinek gabon giroa izan behar dutela oinarri eta gehien jota hiru orriko luzeera izan behar dutela.
Ipuinak aurkezteko azken eguna hilaren 14a izango da eta erretiratuek bazkide diren elkartearen egoitzan eman beharko dituzte. Epaimahaiak hilaren 28an jakinaraziko ditu hiru ipuin onenen izenak. Sari banaketa egun berean izango da 17:00etan Errenteria Hiria Kulturgunean.