«Fikziozkoak» iruditzen zaizkio EBri Buenek emandako datuak
«Fikziozkoak» eta «zehaztu gabekoak». Hala iruditzen zaizkio Ezker Batuari Miguel Buenek Jaizkibiaren eta kanpo kaiaren gainean emandako datuak. Pasaiako Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Foru Aldundiko batzarkideen aurrean agertu da gaur, zeh...
«Fikziozkoak» eta «zehaztu gabekoak». Hala iruditzen zaizkio Ezker Batuari Miguel Buenek Jaizkibiaren eta kanpo kaiaren gainean emandako datuak.
Pasaiako Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Foru Aldundiko batzarkideen aurrean agertu da gaur, zehazki Mugikortasun batzordean. Badia biziberritzea helburu duen Jaizkibia erakunde arteko elkartearen eta balizko kanpo kaiaren gainean azalpenak eman zituen Buenek. Aipatu batzordea bukatuta egin zituen adierazpenak EBko batzarkide pasaitarrak. «Inkoherentzia handiak» ikusten ditu kanpo kaiaren proiektuan, eta esan zuenez, «beste behin frogatu» dute «gaur gaurkoz, kanpo kaiaren finantzazioa» kolokan jarraitzen duela. «Sustapen Ministerioak ez badu euro bakar bat jarri behar, ez eta Europako Batasunak ere, eta Portu Agintaritzak 150 milioi euroko mailegua baino ezin badu eskatu guztira 760 milioi euroko aurrekontua duen proiektuarentzat, nondik atera nahi dute dirua?», galdetu du Gonzalezek.